Europarako etorkizun inklusibo bat,
Industria 4.0ren eta haustura digitalaren inpaktuez harago
Proiektuaren helburu orokorra Europa inklusibo batean laguntzea da, teknologia berriek lanpostu, negozio eredu eta ongizatearen etorkizunean izango duten inpaktuaren analisiaren bidez. BEYOND 4.0 diziplina anitzeko ikerketa ikuspegia duen proiektu bat da, lehen mailako partzuergo batek egin duena.
Beyond 4.0, bost helburu
- Eraldaketa teknologikoari buruzko ikuspegi zientifiko berri bat ematea.
- Eraldaketa teknologikoko prozesuan enpresek hartutako estrategiei buruzko ikuspegi zientifiko berri bat ematea.
- Eraldaketa teknologikoaren inpaktua aztertzea, honako hauetan: lanaren kalitatea, edukia eta banaketa; laneko gaitasunen beharrak; hezkuntza eta prestakuntza, lanpostuan; enpresek balioa sortzea.
- Zerga politikak eta ongizate politikak egiteko aukera berriak identifikatzea.
- Gizarte inbertsiorako ikuspegiak eta hazkunde inklusiborako tresnak identifikatzea.
BEYOND 4.0k jakintza sortuko du, honako hauek bidez:
- Ikerketa aurreratuenaren eta EBren beste proiektu batzuen aprobetxamendua;
- Metodo berritzaileen erabilera, eta
- Datu historikoen konbinazioa, EB mailan, eskualde mailan eta enpresetan. Hiru emaitza berri sortu nahi dira: Teknologia berrien inpaktuaren ulermen zientifikoa; 2. Aukera teknologikoez baliatzeko diagnostiko eta garapen tresnak; 3. Ebidentzian oinarritutako laguntza, EB sozial eta lehiakor baten estrategia politiko baterako.
BEYOND 4.0k emaitzak zabaldu, eta balioa emango die.
BEYOND 4.0k “Europa mundu aldakor batean: gizarte inklusiboak, berritzaileak eta gogoetatsuak” H2020 (2018-2020) programaren lehentasun orokorrei heltzen die.
Honela egingo dugu:
- Hobeto helduko diegu 4. Industria Iraultzaren erronkei digitalizazioaren testuinguruan, bestelako politika publikoak egiteko aukerak proposatuta.
- Bidezko oparotasun jasangarri batean lagunduko dugu, ebaluazio zientifikoen, baterako sorkuntzaren eta behetik gorako konponbideen bitartez.
- Nazio Batuetako Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzen lagunduko dugu: 1, 2, 5, 8 eta 9.
- Laburbilduta, pobreziari, berdintasunari eta lan duinari heltzeko ideiak eta neurriak proposatuko ditugu.
Lankidetza partzuergoa
- Nederlandse Organisatie Voor Toegepast Natuurwetenschappelijk Onderzoek (TNO – Coordinación) (Herbehereak)
- University of Warwick (Erresuma Batua)
- Institute for the Study of Societies and Knowledge (Bulgaria)
- University College London (Erresuma Batua)
- University of Turku (Finlandia)
- Conservatoire National Des Arts Et Metiers (Frantzia)
- Helsingin Yliopisto (Finlandia)
- Euskal Herriko Unibertsitatea (Sinnergiak Social Innovation) (Espainia)
Proiektu honek Europar Batasunaren Horizont 2020 Ikerketa eta Berrikuntza programaren finantzaketa jaso du, 8222296 zenbakidun diru laguntzen akordioaren bertutez.
Beyond4.0 nabarmenak