2 – Noticias, Beyond 4.0, Cursos de Verano, Noticias, Noticias Innovación en las Formas de Trabajo, Uncategorized @eu //

Lana eta ongizatea aro digitalean: Zer dakigun eta zer jakin behar dugun

Gipuzkoa Workplace Innovation egitasmoaren eta Beyond4.0 Europako proiektuaren baitan, Sinnergiak Social Innovation zentroak eta Gipuzkoako Gobernuak antolatu dute “Lana eta ongizatea aro digitalean: zer dakigun eta zer gehiago jakin behar dugun” izeneko uda ikastaroa, 2019ko ekainaren 3tik 5era, Donostian.

Hiru eguneko programak konbinatu ditu saio zientifikoak, arduradun politikoekiko elkarrizketak, saio praktikoak (bisitak enpresetara) eta doktoregoko ikasleen poster aurkezpenak. Aipagarria izan da Technequality eta Plus-en ekarpena, biak ala biak H2020 programako proiektuak. Interes partekatuak, desberdintasunak eta ikuspegi aniztasuna identifikatzea oso positiboa izan da gure bilera, baterako tailer eta mahai inguruetan.

Hiru egunetan zehar, lurraldeko enpresak bisitatu ditugu. Alderdi praktikoa oso aberasgarria izan da, erakundeen desafioak eta aukerak ezagutzea.  Ildo berean, interes handikoak izan dira ere politika publikoen diseinu eta garapenari buruzko saioak. Elkarrizketa baten bidez, Gipuzkoako Gobernuak azalpenak eman ditu langileen ikaskuntzak, berrikuntzak eta partaidetzak duten garrantziari buruz.

Bideoan, uda ikastaroaren laburpen bat ikus daiteke.

 

1 bideoa: Laburpena

 

Uda ikastaroak, ikerketa agenda berri bat sortzeko foro gisa ez ezik, beste helburu batzuk betetzeko ere balio izan du. Beyond4.0 proiektuaren parte garen guztiontzat, uda ikastaroak balio izan du ezagutza integratzeko eta egiten ari diren urratsak elkarri ezagutarazteko. Halaber, ikastaroak balio izan du ere bi ikertzaile belaunaldi integratzeko. Beyond4.0 egitasmoa konprometituta dago Europako Ikerketa Espazioko ikertzaile gazteekin. Ikasleek eta ikertzaile gazteek lan egin ahal izan dute 4.0 Industriari buruzko ebidentzia enpiriko berriekin, analisi kuantitatibo eta kualitatiboko metodologiak hobeto erabiltzen ikasteko.

Testuinguru horretan, ziurrenik gai aipagarriena izan da aro digitalak lanean eta ongizatean duen inpaktuari buruzko kontzeptu eta ideia berrien garapena.

 

2 bideoa: Metodologia

 

Nolanahi ere, zerk egiten du berezi uda ikastaroa hau? Hiru egunetan zehar, Europako hainbat tokitako irakasle ikertzaileekin eta ikasleekin hitz egin dugu. Lovainako HIVA – KU Institutuko Monique Ramioul ikerketa buruak eta Ezra Dessers ikerketa gerenteak beren esperientzia azaldu digute. HIVAk politikara zuzendutako ikerketa zientifikoa egiten du. Eraldaketa digitalarekin lotutako hainbat alorretako ikertzaile talde batekin batera, bi adituek azaldu digute zer ikuspegi ari diren lantzen Paradigms 4.0 egitasmoan, teknologia gaitzaile gakoen eragina ikertzen duen proiektua.

Ikastaroaren izaera interaktiboa beste funtsezko elementuetako bat izan da, nabarmentzekoak direlako ikasleen parte hartzea eta jarrera.

 

3 bideoa: Ikasleen parte hartzea

 

Azkenik, nabarmentzeko beste alderdi bat izan da sektore publikoaren ekarpena; lurralde eta eskualde politiken diseinu eta garapenaren alorrarena bereziki. Eskualdeen rola oinarrizkoa da Beyond4.0 Gipuzkoan, lurralde aitzindaria mugimendu kooperatiboan, gizarte ekonomiaren sustapenean eta partaidetza eta ikaskuntza sustatzeko politiketan. Joseba Amondarain Ezagutzaren sustapenerako zerbitzuko buruak (Ekonomia Sustapenerako Departamentua, Gipuzkoako Gobernua) azalpenak eman ditu, bere esperientziatik abiatuta, 4.0 errealitateari eta ekintza publikoari buruz, eta azpimarratu du sarri askotan eztabaida sortzen dela ikerketaren eta politika formulazioaren arteko distantziaz. Hala, ebidentzian oinarritutako politika Beyond4.0 proiektuaren beste interes gakoetako bat da.

Ondoko bideoan ikus daitezke mezu gakoetako batzuk eta Gipuzkoako ikasgaia. Bereziki, etengabeko ikaskuntzarekin eta lan lekuko berrikuntzarekin zerikusia duten gaiei buruz.

 

4 bideoa: Politika Publikoa

 

Gure hurrengo uda ikastaroa 2021ean egingo da. Ziur gaude hurrengo bi urteetan askoz gehiago ikasi, partekatu eta eraldatu egingo dugula.

 

Gipuzkoa Workplace Innovation eta Beyon4.0 egitasmoei buruz gehiago jakiteko.