Iturria: Europako Batzordea, 2019.
Europako Batzordeak lanerako dokumentu hau argitaratu du: “Lanaren digitalizazioa eta enpleguaren etorkizuna. Izan ditzakeen inpaktuak eta erantzun politikoak”. Warwick-eko Unibertsitateko Lan Merkatua Ikertzeko Institutuak egin du txostena, Beyond4.0 proiektuaren barruan.
Lanerako dokumentu horretan, “lanaren etorkizunari” buruzko gaur egungo eskaerak zein diren deskribatzen da, baita eskaera horiei emandako erantzun politikoak ere. Lanaren etorkizunari eta digitalizazioari buruzko literatura akademikoaren azterketan oinarritu da dokumentua.
Aldi berean, teknologia digital berriak bai lanari, bai enpleguari forma emateko erabiltzen ari diren bi garapen nagusiak aipatzen eta deskribatzen dira, lehenik, dokumentuan. Gero, bakoitzari emandako erantzun politikoa aztertzen da, gaur egungo neurriak izan, aurreratutakoak izan. Aurrerago, lanaren etorkizunari buruzko igarotako eta egungo ebidentzia aztertzen da, baita etorkizun horretan inpaktua izaten ari diren beste joera batzuk ere. Azkenik, eztabaida horiei buruzko hainbat adierazle eskaintzen dira, agindutako erantzun politikoekin batera.
Teknologia digitalari buruzko pertzepzioak eta jarrerak.
Iturria: Warhurst, C. and Hunt, W. (2019). The digitalisation of future work and employment: Possible impact and policy responses. JRC Working Papers Series on Labour, Education and Technology, No. 2019/05.
Txosteneko ondorio garrantzitsuenetan iradokitzen denez, teknologia digitalak ez du lanaren etorkizuna modu erabakigarrian baldintzatuko; aitzitik, hainbat aukera eta hautu egin daitezke: teknologian zer eta nola ezartzen den, eta horrek zer ondorio izango dituen. Horri jarraikiz, azterketan argudiatzen da EB ez dagoela lanaren etorkizun bakar batean txertatuta, baizik eta lanaren balizko etorkizun bat baino gehiago dituela.
Deskargatu eta irakurri lanerako dokumentua hemen.