GU
Sinnergiak Social Innovation: estrategia eta egitura

2012an sortua, SINNERGIAK Social Innovation Centre (UPV/EHU) ezagutzaren erakunde bat da, unibertsitateko ikertzaileek gidatutako diziplina anitzeko talde baten inguruan egituratzen da, eta bertako kide dira ere hezkuntzan eta esku-hartze eta transferentzia jardueretan espezializatutako beste profesional batzuk
GURE LANAREN ESANAHIA
Ezagutza eta berrikuntza gaitasunak sortzea
SINNERGIAKen jarduerak gaitasunen garapena bultzatzen du pertsonengan, eta berrikuntza gaitasuna, berriz, erakunde eta komunitateetan, oinarrizko baldintzak baitira gizartean ikusten diren eta baliagarriak izango diren emaitzak lortzeko.
Gure lana arlo hauetan kokatzen da: barne espezializazioa ezagutza sortzeko, teknika sozialen erabilera eta askotariko proiektuetara sarbidea kooperazio sistemen eta sareen bidez.
GURE JARDUERA EREMUAK
Lau jarduera eremu nagusi
Helburu zabal eta askotariko horiek betetzeko, SINNERGIAK gizarte berrikuntzaren gaineko diziplina askoko ikuspegi batean oinarritua dago, lau arlo nagusitan antolatuta: ikerketa, prestakuntza, ekintza eta esku-hartzea, ezagutzaren transferentzia.
IKERKETA
EKINTZA ETA ESKU-HARTZEA
PRESTAKUNTZA
EZAGUTZAREN TRANSFERENTZIA
PERTSONAK

Alfonso Unceta

Egoitz Pomares

Igone Guerra

Natalia Restrepo

Koro Allende

Asier Lakidain
GIZARTE BERRIKUNTZA SORTU, PARTEKATU ETA TRANSFERITZEKO 10 JARRAIBIDE
01
Gizarte berrikuntzek gizarteen kohesioa sustatzen dute.
02
Gizarte berrikuntzek lehiakortasuna bultzatzen duten ukiezinak garatzen dituzte.
03
Gizarte berrikuntzek gizartearen arazoak eta eskakizunak bideratzen dituzte.
04
Gizarte berrikuntzak batez ere lokalak eta kontestualak dira.
05
Gizarte berrikuntzak beste testuinguru batzuetatik egokitu edo transferitu daitezke
06
Gizarte berrikuntzek desberdinen arteko lankidetza behar dute.
07
Gizarte berrikuntzek pertsonen eta erakundeen arteko interakzioa behar dute.
08
Gizarte berrikuntzek ezagutza, balioak eta teknologia konbina ditzakete
09
Berrikuntza sozialek emaitzak eta inpaktuak sortzen dituzte.
10
Berrikuntza sozialen emaitzak behagarriak eta neurgarriak dira.
SAREAK ETA KONEXIOAK












