‘Lana eta ongizatea aro digitalean: zer dakigun eta zer gehiago jakin behar dugun’

2019ko ekainak 3, 4, 5

BEYOND4.0 ikerketan berrikuntza txertatzeko ekintza bat da eta Europako Batzordeak sustatzen duen Horizon 2020 programaren baitakoa da, “Garapen inklusiborako ikerketa: eraldatze teknologikoen ondorio sozioekonomikoak” gaiari lotutakoa. Europako bederatzi unibertsitate eta ikerketa zentroek osatzen dute BEYOND4.0 patzuergoa.

Udako eskolan, eraldatze teknologikoak ikuspegi kontzeptualetik eta historikotik aztertuko dira saio batzuetan; baita gaiari lotutako gaur egungo azterlanak eta ikerlanak ere. Ikerketarako agenda berria sortzea da helburua. partaideek aukera izango dute teknologia berriek, etorkizunean, lanpostuetan, negozio ereduetan eta ongizatean zer eragin izango duten nola aztertu ikasteko.

Hitzaldi eta mintegiez gain, egitarau paralelo bat ere izango da eta bisitaldiak egingo dira erakunde ofizialetara eta bertako enpresetara.

Udako eskolan honako gai hauek landuko dira:

· Nola aztertu eta ikertu lana eta ongizatea aro digitalean

· Zer motatako datu multzoak diren erabilgarriak eta nola erabili haiek ondoen eta nola konektatu elkarren artean

· Nola aztertu eskualde mailako testuinguruak eta ekosistemak eta haien eraldatze ekonomiko digitala

· Nola aztertu eraldatze teknologikoaren ondorio sozioekonomikoak

· Nola ulertu interes taldeen etorkizuneko gaitasunak eta rolak

· Nola aztertu eraldatze teknologikoak historiaren ikuspegitik

· Nola aztertu etorkizuneko errendimendu ekonomikoa eta soziala gidatuko duten enpresen estrategiak

· Nola aztertu plataforma bidezko ekonomiak ongizateari, zergei eta inklusibitateari lotuta

Helburuak

Eraldatze teknologikoari lotutako informazio berri zientifikoa eskaintzea.

Enpresek eraldatze teknologikoari heltzeko behar dituzten estrategien inguruko informazio berri zientifikoa eskaintzea.

Eraldatze teknologikoak lanaren kalitatean, edukian eta banaketan zer eragin dituen aztertzea; baita gaitasunei lotutako beharretan, hezkuntzan eta trebakuntzan, enpresek sortzen duten balioan zer eragin dituen aztertzea ere.

Legegintzari lotuta, zerga politiketarako (adibidez, roboten zergak) eta ongizate politiketarako (oinarrizko diru sarrerak) dauden aukerak identifikatzea.

Inbertsio sozialetarako ikuspegiak eta hazkuntza inklusiborako tresnak identifikatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

 

Izen-ematea 

Kolaboratzaileak

  logo_sinnergiak