BEYOND4.0, Europako Batzordearen H2020 Programak finantzatutako ikerketa proiektua, Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU) partaide duena, Eskualdeen eta Hirien Europako Astean izango da TECHNEQUALITY eta PLUSekin batera, Bruselan, 2019ko urriaren 7tik 10era.

“Shaping our Future in Smarter Regions and Cities: Digitalisation, Jobs, Growth” izenburuko saioan, Europa osoko ikertzaileek gogoeta egingo dute eskualdeek eraldaketa digitalerako prozesuan duten garrantziari buruz.

Saioa urriaren 10ean egingo da, 09:45etik 10:45era. Izen emateak esteka honetan egin daitezke: https://europa.eu/regions-and-cities/

Egitarau osoa hemen dago.

 

Eskualdeen eta Hirien Europako Astea

Eskualdeen eta Hirien Europako Astea urtero lau egunez egiten diren jardunaldi batzuk dira. Bertan, hiriek eta eskualdeek erakusten dute hazkundea eta enplegua sortu, Europar Batasuneko kohesio politika ezarri eta toki eta eskualde mailek Europako gobernamendu onean duten garrantzia frogatu ditzaketela. Jardunaldia, Eskualdeen Europako Batzordeak sortu zuena 2003an, plataforma bat da EBko kohesio politikaren garapenarekin erlazionatutako komunikazio politikorako, eskualdeek eta hiriek EBko politiken diseinuan duten garrantziaren inguruan sentsibilizatzen baititu erabakiak hartzeko ardura dutenak.

 

Hasieratik, jardunaldiaren eragina sistematikoki ebaluatu da. Eta parte hartzaileek bereziki azpimarratzen dituzte EBko instituzioen informazioen balioa eta sareen eraketa. Gainera, jardunaldiak hedabideetan duen oihartzuna ere haren garrantziaren seinale da. Urteotan zehar, Europa osoko papereko hedabide, irrati, telebista eta online hedabideetako ia 300 kazetarik eman dute jardunaldiaren berri.

Hartzaileak

Eskualdeen eta Hirien Europako Astea honako hauei zuzenduta dago:

  • Eskualdeen Europako Batzordeko kideak, Europako Parlamentuko kideak eta estatu, eskualde eta toki mailako politikariak.
  • Kohesio politikarako programen kudeaketan eta ebaluazioan jarduten duten Europa, estatu, eskualde eta toki mailako gobernuetako funtzionarioak eta adituak.
  • Europako eta estatuetako enpresa pribatuetako, finantza erakundeetako eta elkarteetako ordezkariak.
  • Europa, estatu, eskualde eta toki mailako hedabideetako kazetariak.
  • Maisutzako ikertzaileak, doktoratuak edo ikasleak eta Europako eskualde eta hiri politikako profesionalak.

Eskualdeen eta Hirien Europako Asteari buruzko informazio gehiago hemen

 

Saioari buruzko informazioa

 

“Shaping our Future in Smarter Regions and Cities: Digitalisation, Jobs, Growth”
Eguna: 2019/10/10

[09:15 – 10:45]

Lekua: SQUARE – Brussels Convention Centre Hall 400

 

Saioari buruzko informazio gehiago hemen