BEYOND4.0 proiektuan, teknologia digital berrien erronka eta aukerei buruzko lehen Policy Brief edo politika laburra garatu da lanaren etorkizunarekin eta ongizatearekin lotuta.

Proiektuan zortzi Policy Brief, gutxienez, egingo dira, aztergai den gako-arlo bakoitzerako: 4.0 industria, plataforma ekonomikoak, lan merkatu berria, trebetasun digitalak, zergak roboten eta ongizatearen aroan, eta oinarrizko diru-sarrera unibertsala.

Lehenengo Policy Brief honetan, EBk aurre egin behar dion erronka politikoaren sarrera orokorra egiten da, eta BEYOND4.0 proiektuak politika berriak sortzeko garaian egingo duen ekarpena biltzen da. Aldi berean, dokumentu honetan, BEYOND 4.0 proiektuaren lehen urtearen balantzea ere aurkezten da, labur-labur.

Deskarga

Policy Brief #1

 

BEYOND4.0 proiektuan politikak egiten dituztenei eta interesdunei laguntzeko sortzen diren dokumentu guztiak hemen aurki daitezke: https://beyond4-0.eu/publications

BEYOND4.0 proiektuak Europar Batasunaren Horizont 2020 Ikerketa eta Berrikuntza programaren finantzaketa jaso du, 8222296 zenbakidun dirulaguntzaren akordioaren arabera.