Laster hasiko da Gizarte berrikuntzako on line akademiaren, SOCIA proiektuaren edizio berria

Proiektu honen aurrekaria E+ SOCIA proiektua izan zen, eta Gizarte Berrikuntza ardatz duen lehen on-line programaren kontzeptua garatu eta testatu zuen; horrela, bada, aurrekari horrek izandako arrakasta ikusita, SOCIA proiektu berriaren helburua da akademiaren kontzeptua, gizarte berrikuntzari buruzkoa eta erabat on-line izango den akademiaren kontzeptua sakonago garatzea eta, hartara, gaiari buruzko gaikuntzaren arloan erreferente bihurtzea Europan.

Europako lau elkartek bat egin dute aliantza estrategiko baten bitartez eta, 2 urtez, Europako gizarte berrikuntzari buruzko ikaskuntzarako eta gaikuntzarako komunitatea garatzeko elkarlanean jardungo dute. Luxenburgoko Limitless da proiektuburu, eta Hungariako Impact Hub, Esloveniako We4You eta Euskal Herriko Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU) izango dira partaideak.

2 urte horietan, SOCIA  proiektuaren bitartez honako helburu eta jarduera hauek garatuko dituzte:

  • Adituak inplikatzea elkarrekin lan egin dezaten, Akademiaren edukien benetako baterako sorkuntzarako metodologia garatuta.
  • Gizarte berrikuntzaren irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuarekin lotutako materialak batera sortzea adituekin, kalitatezko argitalpenak egiteko kanal batean parte hartuta.
  • Gaikuntzarako kanalak eta irisgarritasuna areagotzea gizarte berrikuntzari buruzko “teaser” bideo laburren bitartez, ikusmena edo entzumena murriztuta dutenentzat egokituta.
  • Prestatzaileentzako gizarte berrikuntzari buruzko gaikuntzako paketea, tresnak eta metodologia garatzea eta testatzea, atariko off-line gaikuntzaren osagarri, interesa duten elkarteetarako irekia eta on-line gaikuntzaren aukerako atariko zabalago moduan diseinatuta.
  • Ikaskuntzako eta gaikuntzako esperientzia hobetzea web garapenean, diseinu grafikoan eta SEO edizioan adituak direnen aldetik, edukiaren zabalkundea eta erabiltzailearen esperientzia areagotzearren.
  • Haztea, dibertsifikatzea eta premiak aztertzea, eta on-line dagoen nazioarteko komunitatea modu aktiboan konprometitzea.
  • Jende gehiago erakartzea 2.0 Akademiara, ekitaldi biderkatzaileen, tokiko jardueren eta jarduera horien zabalkundearen bitartez.

Aliantza estrategikoak berrikuntzako bikaintasuna eta nazioartekotzea sustatuko ditu, sinergiak egingo ditu esperientzia osagarrian (on-line versus presentziala, edukien baterako sorkuntza vs zabalkundea, komunitatean oinarritutako ikuspegiak vs ikaskuntza teknologikoko aukerak…), baterako antolaketako jarduerak (deialdi irekiak, baterako sorkuntzako prozesua, curriculum probak eta abar), xede hartzaile gehiagorengana iristea ahalbidetuko du eta komunikazioko eta zabalkundeko jarduerak Europan ezagutaraziko ditu, betiere baliabideak partekatuta eta elkarren mentore gisa jokatuta.

Interesa duen oro animatzen dugu proiektu honetan gurekin batera parte hartzera; egin zaitez SOCIAren “lagun” mezu elektroniko bat bidalita helbide honetara: contact@sinnergiak.org eta adierazi onartzen duzula web orrian agertzea. Halaber, bidali argazki bat eta on-line profilaren edo social mediaren (LinkedIn, Twitter eta/edo Facebook) linka.

Proiektuari buruzko informazioa jaso nahi baduzue eta elkarlanerako beste aukera batzuen berri izan nahi baduzue, harpidetu gure newsletter-a jasotzeko, link honen bitartez: http://www.socialinnovationacademy.eu

Sare sozialen bitartez ere jarrai gaitzakezue: FacebookTwitter eta LinkedIn.

 

SOCIA nabarmenak

Laster hasiko da Gizarte berrikuntzako on line akademiaren, SOCIA proiektuaren edizio berria