Sinnergiak Social Innovation Euskampus Fundazioaren partaidea da. Euskampus irabazi asmorik gabeko erakundea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) sortutakoa, fundazioa da. Sinnergiak Social Innovation pertsona baten bila ari da,  Datu eta Informazioaren Azterketa eta Prozesamendu lanak egiteko.

 

Eginkizuna:

Hautatutako pertsonak eginkizun hauek beteko ditu, besteak beste:

  • Datu kuantitatibo zein kualitatiboaren analisi eta tratamendua.
  • Azaleratzen ari diren gaien identifikazioa Hizkuntza Naturalaren bidez.
  • Ikuskatu gabeko diskurtsoaren analisia.

 

Eskakizunak:

  • Ingeniaritza Informatikoa, Matematika edo Adimen Artifizialaren gradua edo lizentziatura.
  • Datu Zientzian edo Adimen Atifizialaren arloan Masterra.
  • R edo eta Python tekniken ezagutza egiaztatua.
  • Hizkuntza Naturalaren Prozesamendu eta Analisirako Tekniken ezagutza (NLTK eta spacy).
  • Datu-Baseen kudeaketarako tresnen erabilera (SQL, Pandas, Numpy).
  • Sare neuronal sakonen entrenamendurako metodoak (Keras, TensorFlow2)
  • Euskarazko C1 mailako titulazioa
  • Ingeleseko C1 mailako titulazioa
  • 25 urtetik beherako adina izatea.

 

Eskeintzen da:

Berehala sartzea, kontratu mugagabearen bidez.

Interesa duten pertsonek curriculum vitaea eta aurkezpen-gutuna bidali beharko dituzte contact@sinnergiak.org helbide elektronikora SINNERGIAK22 erreferentziarekin, 2022ko azaroaren 14a baino lehen.