Sinnergiak Social Innovation Euskampus Fundazioan integratuta dagoela, irabazi-asmorik gabeko erakunde hori Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) sortutakoa, pertsona bat kontratatu nahi du azterketa politikoaren esparruan kudeaketa- eta ikerketa-lanak egiteko.
Eginkizunak:
Hautatutako pertsonak, besteak beste, eginkizun hauek izango ditu:
- Jarduera politikoaren eremuko ikerketa konparatua, jarduera politikoa garatzen duten pertsonen ezaugarriak, balioak, gaitasunak, praktikak, motibazioak eta abar identifikatzeko arreta berezia jarriz.
- Jarduera politikoaren berri ematen duten patroiak eta berezitasunak ulertzeko, galdetegiak egitea eta aztertzea.
- Jarduera politikoari buruzko ebidentzietan oinarritutako dokumentazioa lantzea eta garatzea.
Baldintzak:
- Zientzia Politikoetako gradua edo lizentziatura.
- Masterra Gobernantza edo Ikasketa Politikoetan.
- Esperientzia frogagarria azterketa politikoari buruzko ikerketan, nazioartean ere.
- SPSS ezagutzak – azterketa estatistikoa
- 26 urtetik behera
Eskaintzen da:
Berehala lanean hastea, obra- eta zerbitzu-kontratuaren bidez.
Interesatuek curriculum vitaea eta aurkezpen-gutuna bidali beharko dituzte contact@sinnergiak.org helbide elektronikora, SINNERGIAK23 erreferentziarekin, 2023ko azaroaren 25a baino lehen.