Iturria: Europako Batzordea & OCDE, 2019.

 

Better Entrepreneurship Policy ekintzailetza sozial eta inklusiboko politiken eta programen inguruko autoebaluaziorako eta ikaskuntzarako tresna birtual eta doako bat da. Europako Batzordeak eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE) sortu zuten.

Tresna honek hainbat modulu ditu bere baitan, interes taldeei (emakumeak, gazteak, etorkinak eta langabeak, besteak beste) enpresak sortzeko babesa emateko. Baliabide hauek eskaintzen ditu:

  • Autoebaluaziorako galdetegiak.
  • Politikak orientatzeko gida eta kasu inspiratzaileen azterketak.

Better Entrepreneurship Policyk gaur egun hirietan, eskualdeetan eta herrialdeetan ekintzailetza soziala eta inklusiboa bultzatzeko garatzen ari diren programen eta politiken autoebaluazioetan jartzen du fokua.

Ebaluazioa bi ikuspuntutan oinarritzen da:

 

Ekintzailetza inklusiboa

Ekintzailetza barneratzailearen politika eta programen helburua pertsona guztiek, ezaugarri pertsonalen eta aurrekariez aparte, haien negozioa sortzeko eta aurrera eramateko aukera berdinak izatea bermatzea da.
Autoebaluazio tresnaren lau bertsioa daude, helburu den talde bakoitzeko, bat: emakumeak, gazteak, langabetuak eta migratzaileak.

 

 

 

 

Ekintzailetza soziala

Ekintzailetza soziala enpresa sozialetan zentratzen da. Hauen helburua, garatzen dituzten ekintza ekonomikoen bidez berariazko eragin soziala lortzea da. Enpresa hauek lekuko garapena eta kohesio soziala sendotu dezakete eta laguntza edota egoera aproposen beharra izan dezakete hau lortzeko.
Ebaluazioa zazpi ataletan banatuta dago. Hauetan, hausnarketa bultzatzen duten galderak daude eta baita ekintzailetza sozialaren ekintza alor ezberdinak lantzen dituztenak ere.

 

 

Better Entrepreneurship Policy EBko 24 hizkuntza ofizialetan erabil daiteke.

Hemen duzu informazio gehiago: https://www.betterentrepreneurship.eu/