Erasmus Plus programaren markoan finantzatutako Students4Change proiektua amaierara iritsi da, hiru urtez ikerkuntzan, esperimentazioan eta sareen eraikuntzan jardun ostean.
Proiektua 2016ko urrian jarri zen martxan, gizarte berrikuntzarako eta ekintzailetzarako konpetentziak garatzeko helburuarekin, Latinoamerikako unibertsitateetako curriculum planen parte gisa. Eta orain, hiru urte geroago, esan dezakegu helburu hori bete dela jada eta gizarte berrikuntza inoiz baino presenteago dagoela Latinoamerikako testuinguru akademikoan. Jarraian, proiektuaren lorpen azpimarragarrienak aurkeztuko ditugu:
Gizarte berrikuntzako eta ekintzailetzako konpetentziak garatzea sustatzen duen eredua.
Konpetentziak garatzeko ikaskuntza tresnen diseinua, komunitatearen premiak detektatuta.
Nazioartean proiektuak eta aktoreak lotzeko aplikazio elektronikoa.
Ikastaroak monitorizatzeko eta ebaluatzeko sistema baten diseinua.
Unibertsitateen arteko itunak: “CULTIVARTE” proiektua UNIMINUTO eta Tecnológico de Monterrey unibertsitateen artean; nazioarteko argitalpenetan parte hartzea (Atlas of Social Innovation, Alemania); gaikuntza ikastaroak (Kolonbia, Espainia, Mexiko); esperientzien trukea adituekin foroetan, batzorde txostengileetan eta biltzarretan (Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Mexiko, Portugal).
Estatu nahiz nazioarte mailako erakundeen aintzatespena (Costa Rica, Brasil, Kolonbia).
Latinoamerikako unibertsitateetako curriculum planetan eragitea, gizarte berrikuntzako kultura bat sustatzeko.
Sinnergiak Social Innovation-en web orrian https://sinnergiak.org/2016/01/02/erasmus-plus-students4change/ edo proiektuaren web orrian https://www.uestudents4change.org/ dituzu partzuergoak sortutako materialak, argitalpenak eta tresnak unibertsitate komunitatean gizarte berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko.