Gizarte Berrikuntza &Berrikuntza Publikoaren Europako Aldizkaria, European Public & Social Innovation Review (EPSIR) sarbide libreko aldizkaria da, eta gizarte berrikuntzaren eta sektore publikoaren arloko ikerkuntzan laguntzea du helburu. Hainbat eragile, ezagutzaren erakunde eta administrazio publiko ezberdinen jarduera aztertzen du ikerketa teoriko eta metodologikoaren bitartez.
2016an sortua, Scopusen indexatu dute. Scopus Elsevier zientzia literatur argitaletxearen berrikusi eta kalitatezko datu-base bibliografikoa da. EPSIR urtean bitan argitaratzen da eta nazionalitate ezberdin, erakunde eta ikerketa guneetako egileen ekarpen berriak jasotzen ditu. Ingelesez edo gaztelaniaz idatziak.
Informazio gehiago nahi izanez gero,EPSIR webgunea bisitatu