2 – Noticias, Noticias, Noticias Innovación Pública //

Kudeaketa Publikoan izandako Kalitatearen eta Berrikuntzaren Sarietarako deialdia abiarazi da

Espainiako Gobernuaren Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak Kudeaketa Publikoan izandako Kalitatearen eta Berrikuntzaren Sarien XIII. edizioa abiarazi du. Urteko deialdiaren helburua zerbitzu publikoen kalitatea hobetu dadin sustatzea da, baita ekimen onenen ikusgaitasuna ere.

Deialdian, administrazio unitate eta organoak animatzen dira parte hartzera, Estatuko Administrazio Orokorrekoak, Autonomia Erkidegoetako administrazioetakoak eta Tokiko Administrazioa osatzen duten erakundeetakoak.

 

XIII. edizio honetan, sariak hiru modalitatetan sailkatzen dira:

 

  1. Kudeaketa Publikoaren bikaintasunaren saria. Zerbitzuen kalitatearen hazkundea saritzea du helburu, eta erakunde publikoen errendimendu globala erreferentziako ereduen (EFQM, CAF) arabera ebaluatzen du.
  2. Kudeaketa Publikoaren berrikuntzaren saria. Produktu edo zerbitzuak emateko garaian jardunbide berritzaileak saritzea du xede, baita antolamenduan edo kudeaketa prozesuetan hobekuntza dakarten ekimenak ere.
  3. Herritarren saria. Herritarrekin harremanetan jartzeko sistemak hobetzeko ekimen berezien kalitatea eta herritarrengan duten eragina saritzen du, edo zerbitzu publikoak emateko garaian integritate, kontu emate, parte-hartze edo gardentasun handiagoa eragiten dutenak.

 

Zehaztapen teknikoak eta balioespen irizpideak Programaren Gidan aurki daitezke. Deialdi honetarako orientabideak, material lagungarria eta prozesuari buruzko informazio guztia, berriz, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren webgune ofizialean.

 

Hautagaitzak aurkezteko epea: 2020ko otsailaren 10era arte.