BERRIKUNTZA ESPAINIAN
Iturria: Cotec fundazioa, 2019
Cotec txostenak Espainiako I+G+Bren egoera islatzen du 1996tik. 2019ko Cotec txostenak erakusten digunaren arabera, Espainiako berrikuntza adierazleek zertxobait egin dute aurrera iazko urteko datuekin alderatuta.
I+G inbertsioa % 6 hazi da Espainian
Txostenean emandako datuen arabera, hazkunde horren atzean dagoen figura nagusia ez dira administrazio publikoak, baizik eta enpresak, haiek izan baitira ikerketaren arloko gastua igoarazi dutenak, eginiko inbertsioen % 8,2ko gorakadari esker. Ebidentzia horrek kontrastea egiten du oso orokortuta dagoen ikuspegi batekin; alegia, aldaketa azkar eta globaleko testuinguru batean bizi galera. Izan ere, aurrerapenak ez dira krisiaren aurreko egoera berreskuratzeko nahikoa izan, Europar Batasuneko herrialde gehienek egin duten bezala.
I+G arloko inbertsioaren bilakaera BEZarekiko Espainian eta EB28n, 2009-2017
Iturria: Cotec fundazioa, 2019
Autonomia erkidegoen kasuan, Cotecek ohartarazi du 20 portzentajezko puntu baino gehiago egin dela behera 2014 eta 2016 artean, autonomia erkidegoak gutxiengo historikoan kokatuta.
Gizarte Berrikuntzaren sustapena eta finantzaketa Europan
Cotec 2019 txostenak kapitulu berezi bat eskaini die Europan Gizarte Berrikuntza sustatzeko eta finantzatzeko txertaturiko aurrerabideei. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Europako Batzordeak beteriko rola, Europak XXI. mendean aurrean dituen gizarte erronkei modu berritzailean erantzuteko aukera gisa ikusten baitu Gizarte Berrikuntza. Hala, txostenak Gizarte Berrikuntzako hamarkada baten (2008-2018) lorpen nagusiak eta joerak errepasatu ditu, Europari dagokionez.
Azterketa horren emaitza gisa, agerian jarri da nola sortu den Gizarte Berrikuntzako ekosistema europar bat 2008-2018 hamarkadan, aintzat hartuta tartean diren herrialdeak, ekimenak, proiektuak, plataformak, sareak eta erakundeak.
Proiektuen finantzaketaren bidez, Gizarte Berrikuntzari emandako bultzada nagusia H2020 Programaren eskutik etorri da, eta horren ondorio gisa, gora egin du bai finantzaketak, bai finantzaturiko proiektuen kopuruak. Proiektuen gaiak aplikazio eremu anitz txertatzen joan dira pixkanaka, eta hein batean, horrek lausotu egin du Gizarte Berrikuntzaren kontzeptua, baina, era berean, profilatu ere egiten du, gizarte errealitatearen hainbat domeinutan aplika daitekeen kontzeptu polisemiko eta balioaniztun gisa.
Era berean, txostenak beste ideia bat ere nabarmentzen du: gerta litekeela, probabilitate handiarekin gainera, etorkizunean Gizarte Berrikuntza gizarte talde askotarikoen arteko lankidetzarako pentsaturiko tresna baliotsu sorta gisa identifikatzea, gure gizarteetako arazoei eta eskaerei erantzuteko.
Txosten osoa kontsultatu nahi izanez gero, jo hona: Fundación Cotec