2 – Noticias, Noticias Innovación Social, Proyectos Innovación Social, STUDENTS4CHANGE //

Amaierako Konferentzia “Students4Change: Social Entrepreneurship in Academia

2019ko abuztuak 26, 27 eta 28

Monterreyko Teknologikoa, Santa Fe Campusa, Mexiko Hiria

​    

 

Solasaldi Akademikorako txostenen deialdia

 

Deialdi hau “Students4Change: Social Entrepreneurship in Academia” Nazioarteko Solasaldi Akademikoan parte hartu nahi duten ikertzaile, irakasle eta profesionalei zuzenduta dago.

Students4Change: Social Entrepreneurship in Academia nazioarteko proiektu bat da, 15 unibertsitateren (10 latinoamerikarrak eta 5 europarrak) partzuergoak osatutakoa eta Europar Batasunaren Erasmus+ programaren finantzaketa duena. Proiektuaren helburua da programa akademikoen kalitatea hobetzea eta garrantzia areagotzea, Latinoamerikako unibertsitateetan berrikuntzarako eta ekimen sozialerako gaitasunak garatzeko, eta, era horretan, lurralde honetako arazo sozial larriak konpontzeko gaitasuna areagotzeko. Solasaldi Akademiko hau 2019ko abuztuaren 26an eta 27an egingo da, Students4Change proiektuaren Amaierako Konferentziaren baitan, Monterreyko Teknologikoko Santa Fe Campusean (Mexiko Hiria).

Bertan parte hartu nahi duten pertsonek laburpen/abstract bat bidali beharko dute, non jarri beharko dituzten izenburua, gako hitzak eta eremu akademikoan ekintzailetzaren eta berrikuntza sozialaren arloan egin duten ekarpenaren deskribapen bat. Laburpenak 500 hitz izango ditu gehienera jota, eta gaztelaniaz edo ingelesez idatzita egon behar du.

Proposamenak gai hauetako baten ingurukoak izatea gomendatzen dugu:

  1. Osasuna eta ongizatea
  2. Ingurumenaren babesa eta elikagaien segurtasuna
  3. Inklusioa eta hezkuntza
  4. Ekitatea eta garapena

Solasaldiaren Batzorde Antolatzaileak egokitzat jotzen duen proposamenak onartuko ditu, eta Solasaldi Akademikoaren egunean txosten osoak aurkeztuko dira. Ondoren, txostenak Solasaldi Akademikoko aktetan argitaratuko dira (Proceedings), bertan jasoko baitira aurkeztu diren lanak.

Data garrantzitsuak:

2019ko maiatzak 17: proposamenak jasotzeko azken eguna. (maiatzak 17)

2019ko ekainak 8: zer proposamen onartu diren baieztatzeko eguna. (ekainak 8)

2019ko abuztuak 16: Proposamenen testu osoak bidaltzeko azken eguna.

2019ko abuztuak 26 eta 27: proposamenak Solasaldi Akademikoan aurkezteko egunak.

Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu:  www.uestudents4change.org

Hautaketa prozesua:

  • Ingelesez edo gaztelaniaz idatzita dauden eta 500 hitz baino gutxiagoko laburpena duten proposamenak bakarrik onartuko dira. Ez da onartuko beste hizkuntza batean aurkeztutako proposamenik.
  • Proposamenen aukeraketa aditu talde batek egingo du. Adituok Europar Batasunaren finantzaketa duen “Students4Change: Social Entrepreneurship in Academia” proiektuan parte hartzen dute.
  • Proposamenak aukeratzeko irizpideak: berritzailea izatea, originaltasuna, eremu akademikorako garrantzia eta gomendatu ditugun gaietara egokitzea.
  • Proposamen guztietan adierazi behar dira: egile(ar)en izena, afiliazio akademiko edo profesionala, eta harremanetarako datuak.
  • Solasaldiko egitarauan sartu ahal izateko, txostengileek testu osoa aurkeztu beharko dute 2019ko abuztuaren 16a baino lehen (5.000 hitz gehienera jota).

    Bidali zure proposamena helbide honetara: jdoradoromero@tec.mx

    Laburpenerako arauak

    Egile(ar)en izen-deiturak, afiliazioa eta harremanetarako datuak

    Hizkuntza: laburpena ingelesez eta gaztelaniaz aurkeztu behar da nahitaez.

    Izenburua: Izenburuak txostenaren gaia zein den azaldu behar du.

    Gehieneko hitz kopurua: 500 hitz Arial 12n, justifikatuta eta 1,5 puntuko lerroartearekin.

    Gako hitzak: gehienez 5.

    Txostenetarako arauak

     Hizkuntza: gaztelania edo ingelesa.

    Gehieneko hitz kopurua: 5.000 hitz Arial 12n, justifikatuta eta 1,5 puntuko lerroartearekin.

    Goiko eta beheko marjinak 2,5 mm-koak eta ezkerrekoa eta eskuinekoa 3 mm-koak izango dira.

    Txostenaren atalen izenburuak Arial 12n, letra lodiz eta ezkerrean lerrokatuta idatzi behar dira.

    Erreferentziak APA formatuan aipatu behar dira.

    Ohar gutxi jarri beharko dira, eta hurrenez hurren zerrendatuta eman orriaren oinean, zenbaki arabiarretan eta Arial 10en.

    Paragrafo guztiek 1,5 puntuko lerroartea izango dute. Atalen izenburuen aurretik lerro huts bat utzi behar da.

    Irudiak eta taulak testuaren barruan sartu behar dira, bereiz zerrendatuta. Argi ikusten diren irudiak erabiltzea eskatzen dugu. Izenburuak irudien azpian eta taulen gainean jarri behar dira, Arial 10en eta erdian. Irudien eta taulen aurretik eta ondoren lerro huts bat utzi behar da.

    Txostenek sarrera eta ondorioen atala izan behar dituzte.

Erreferentzia bibliografikoak

Erreferentzia bibliografiko osoak testuaren amaieran jarriko dira, APA formatuan, egileen ordena alfabetikoari jarraiki. Adibideak:

Liburuak:

Thomas, W. I., Znaniecki, F. (1984). The Polish Peasant in Europe and America. Chicago: University of Illinois Press.

Aldizkariko artikuluak:

Ku, G. (2008). Learning to de-escalate: The effects of regret in escalation of commitment. Organizational Behavior and Human Decision Processes, 105(2), 221-232.

Knights, D., Willmott, H. (1989). Power and subjectivity at work: From degradation to subjugation in social relations. Sociology, 23 (4), 535-558.

Van Vugt, M., Hogan, R., Kaiser, R. B. (2008). Leadership, followership, and evolution: Some lessons from the past. American Psychologist, 63(3), 182-196.

Liburuko kapituluak:

Labajo, J. (2003). Body and voice: The construction of gender in flamenco. En T. Magrini (Ed.), Music and gender: perspectives from the Mediterranean (pp. 67-86). Chicago, IL: University of Chicago Press.

Interneteko erreferentziak:

Spencer, H. (2001). The Sociology of Herbert Spencer (en línea). http://www.spencer/info/sociology/opus5.pdf, acceso 1 de abril de 2011.