2.liburukia: Jardunbide berriak

 

Gizarte Berrikuntzaren Atlas berrian ideia interesgarriak jaso dira, jardunbide berrien markoan. Gizarte Berrikuntzaren Atlasaren bigarren liburukian, Jardunbide berriak izenekoan, hainbat aditu bildu dira gizarte berrikuntzari buruzko ikerketaren eta jardunaren dinamikan ikuspegi orokor bat eskaintzeko asmoz.

2018aren hasieran lehenengo liburukia argitaratu zenetik, gizarte berrikuntza eraldatu egin da. Zentzu horretan, Gizarte Berrikuntzaren Atlasaren serieak gizarte berrikuntzaren aurpegi askotako adierazpenen eta jardunbideen ikuspegi orokor bat eskaintzen du.

 

Gizarte Berrikuntzaren Atlasaren bigarren liburukia funtsezko elementua da, Gizarte Berrikuntzaren Europako Eskolak (ESSI) egiten dituen jarduera ugarien artean.

43 artikulutan, gizarte berrikuntzaren inguruko ikerketaren gaur egungo joerei buruzko ideia berriak eskaintzen ditu atlasak, eta beste pentsamendu eskola eta ikerketa ikuspegi batzuekiko konexioa azaltzen du.

 

 

 

 

Gizarte berrikuntzaren PANORAMA – mundu mailako joerak: Lehenengo kapituluan hizpide dira gaur egungo ikerketa korronteak, gizarte berrikuntza ardatz hartuta haren oinarri kontzeptualak jorratzen dituztenak.

Gizarte berrikuntza munduan: Bigarren kapituluan, Atlasak mundu osoko gizarte berrikuntzaren aztarnei jarraitzen die, eta hainbat herrialdetan duen aplikazioari buruzko informazioa ematen du, Australia, Brasil, Japonia, Mexiko eta Suitza barne.

Gizarte berrikuntzarako ekosistema eta azpiegiturak: Hirugarren kapituluan garapen kontzeptualaren ikuspegi orokor bat eta gizarte berrikuntzako laborategietako adibide praktikoak jasotzen dira, goi mailako hezkuntzako erakundeen zereginaren inguruan eztabaidatzen da eta Gizarte Berrikuntzaren Europako Adierazpenaren sorrera prozesua aurkezten da.

 

Gizarte Berrikuntzaren Atlasa ezagutzaren gordailu berdingabe bat da mundu osoko profesionalentzat, politikagileentzat eta ikertzaileentzat. Edizio honetan arloko adituek parte hartu dute, hala nola Jo Barraket, Taco Brandsen, Tim Draimin, Benoît Godin, Carlos Guaipatin, Lars Hulgård, Johanna Mair, Frank Moulaert, Frank Pot, Johan Schot, Klaus Schuch, eta Judith Sutz-ek.

Gizarte Berrikuntzaren Atlasari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hemen: https://www.socialinnovationatlas.net/