2 – Noticias, Noticias, Noticias Innovación en las Formas de Trabajo, Uncategorized @eu //

Lantokiko Berrikuntzaren Europako Sarea (EUWIN) berriro abian

Lantokiko berrikuntza erakundeen jarduerara eta enpleguaren kalitatearen hobekuntza iraunkorrera bideratuta dago. Lantokiko Berrikuntzaren Europako Sarea (EUWIN) 2013an sortu zen, Europako Batzordeak hala eskatuta. Haren helburua zen lantokietan berrikuntzaren ideia garatzea eta sutatzea, Europa mailan.

 

 

Azkeneko urteetan, sarea oso bizkor garatu da, eta gero eta eragin handiagoa du. Milaka eta milaka pertsonak bilatu dute informazioa Workplace Innovation Ltd-ren laguntzarekin sortutako webguneetan eta jakintzaren bankuan.

2018an, Agder Unibertsitatearekin batera, sareak ekitaldi handi bat antolatu zuen Norvegian. Workplace Innovation Europe-k (WIE) Eskoziari babesa ematen jarraitu zuen lantokian berrikuntzak egiteko estrategiaren garapenean, EUWINeko bazkideen partaidetza aktiboarekin. Euskal Herrian, Sinnergiak-ek guztiz garatu du Gipuzkoa Workplace Innovation plataforma. Eta Belgikan, Flanders Synergy eraldatu eta Workitects sortu da.

Benetan garrantzitsua da Europa osoan arreta handia jartzea lantokiko berrikuntzan, eta, horregatik, bazkideek uste dute EUWIN berriro abian jarri behar dela. Oraingo honetan ez Europako Batzordeak finantzatuta, baizik eta sareko bazkideen arteko lankidetzaren bidez, horretan ahaleginduta.

Testuinguru horretan, 2019an EUWIN berriro abian jarri da lantokian berrikuntza sustatzeko eta garatzeko asmoz, fokua Europako ekimenetan jarrita bereziki. Fase berri honetan, EUWINek hitzaldiak, webguneak, hainbat ekimen (hala nola jakintzaren bankuak), eta espezialistak akreditatzeko ideia berriak ekarriko ditu.

Sarea irekita dago profesional, gizarte eragile, politikagile, bitartekaritza erakundeen ordezkari, ikertzaile eta lantokiko berrikuntzarekiko interesa duen orori. EUWIN ezinezkoa litzateke hainbat pertsonaren eta erakunderen laguntzarik gabe. Horregatik, ideiak proposatu eta iradokizunak egin ditzazun eskatzen dizu EUWINek. Zu ere mugimendu berri honetako parte izan zaitezke.

Hemen duzu Lantokiko Berrikuntzaren Europako Sareari buruzko informazio gehiago: EUWINen webgunea