Irakurri gobernuak eta aliatuak egiten ari diren berrikuntzei buruzko txosten globala.
Iturria: OCDE
OCDEren Sektore Publikoko Berrikuntzarako Behatokia (OPSI) sektore publikoaren berrikuntzarako mundu mailako foro bat da, eta gobernuei laguntzen die gauzak egiteko modu berriak ulertzen, probatzen eta integratzen, ideia, jakintza, tresna eta konexio berriak aplikatuta. Behatokia eta Arabiar Emirerri Batuetako Gobernu Berrikuntzarako Mohammed Bin Rashid Zentroa (MBRCGI) mundu mailako berrikuspen bat egiteko elkartu ziren, eta aztertu zuten gobernuak nola ari diren berrikuntzak egiten eta neurriak hartzen berrikuntza ohiko jardunbide bat izan dadin eta mundu osoan integratuta egon dadin.
Ikerketa lan zabal bat eta mundu mailako crowdsourcing lan sakona egin ostean, 84 herrialdetan 542 berrikuntza identifikatzea lortu zen, analizatzeko.
Txostenean hainbat motatako kasu azterketak jaso dira, gobernu berrikuntzarekin erlazionatutako oinarrizko hiru joeratan ardaztuta:
1 joera: Ikusezintasunetik ikusgaitasunera
2 joera: Ateak zabaltzea
3 joera: Makinek irakurtzeko moduko mundu bat
Gobernu berrikuntzako joera horiek aukera berriak jartzen dituzte agerian eta beste etorkizun batzuk egon daitezkeela iragartzen dute.
1 joera: Ikusezintasunetik ikusgaitasunera
Metodo, tresna eta teknologia berriak aprobetxatzea ikusezina dena ikusgai bihurtzeko, gobernuek lehen ezkutuan zeuden ikuspuntuak, iritziak eta aukerak ikusteko eta ulertzeko aukera izan dezaten, era horretan eraginkorragoak izateko eta erabaki hobeak hartzeko.
Kasu azterketak:
- Carrot Rewards – Kanada
- Finding Places – Alemania
- Zika Mozzie Seeker – Australia
2 joera: Ateak zabaltzea
Gobernuak herritarrek demokrazian, gobernuaren etekinetan eta ekonomian parte hartzeko modu hobeak aurkitzen saiatzen dira gero eta gehiago. Gobernuaren ohiko rola birpentsatzen eta ateak zabaltzen ari dira zerbitzu eta aukera ekonomiko berrietara, eta herritar baztertuei justiziarako eta gizarterako sarrera ematen ari zaie.
Kasu azterketak:
- Sharing economy for government spaces – Herbehereak
- Recyclables as transportation fare – Indonesia
- Transportation as a Benefit – Estatu Batuak
- Clear My Record – Estatu Batuak
3 joera: Makinek irakurtzeko moduko mundu bat
Makinek irakurtzeko moduko mundu bat sortzea, bitak eta byteak izango dituena osagai eta mundu fisikoa modu digitalean islatuko duena. Era horretan, informazio publikoa desblokeatuko da kontsumo elektroniko masiborako, funtsezko gobernu jardunbideak birpentsatuko dira eta hurrengo berrikuntza belaunaldia elikatuko da azaleratzen ari den teknologiaren bidez.
Kasu azterketak:
- Better Rules – Zeelanda Berria
- Machine Learning for Land-mapping – Australia
- Counterfeit medicine detection using blockchain and AI – Mongolia
OPSIren kasu azterketen plataforma
OPSIk kasu azterketen plataforma bat garatu du, non berrikuntzak bildu eta partekatu daitezkeen ideia onak zabaltzen laguntzeko. Sektore publikoko edozein berritzailek aurkez ditzake berrikuntzak plataforman.