European Public and Social Innovation Review (EPSIR)
Artikuluak aurkezteko azken eguna: 2019ko abuztuaren 30a
European Public & Social Innovation Review (EPSIR) aldizkari akademikoa (ISSN 2529-9824) edonork eskuratu dezakeen diziplinarteko aldizkari bat da. Haren egitekoa da berrikuntza publiko eta soziala esploratzea ekonomian, enpresan, irabazi asmorik gabeko erakundeetan, unibertsitatean eta sektore publikoan, ikerketa teoriko eta metodologiko baten bidez eta kontuan hartuta zer eragin duen politika publikoetan eta berrikuntza sozialerako ikerketan eta metodologietan. European Public & Social Innovation Review (EPSIR) Sinnergiak Social Innovation-ek argitaratzen du.
EPSIR-ek lanaren etorkizunarekin erlazionatutako proposamenak aurkezteko gonbidapena egiten du: aro digitaleko erronkak eta agertokiak.
Helburua
Zaila da esatea zer eragin duten aldaketa teknologikoek lantokian eta lan merkatuan. Beharrezkoa da ikuspegi sozial komun bat izatea, jakiteko nola bermatu daitekeen herritarren ongizatea jakintzaren aurrerabidearekin eta eraldaketarekin erlazionatuta.
Dei honek garapen teknologikoak izan ditzakeen inpaktuetan jartzen du fokua, eta arreta berezia jartzen du aro digitaleko erronketan eta agertokietan eta lanaren etorkizunean izango duen garrantzian. Eta eraldaketa prozesu horren barruan, baita lantokiko berrikuntzan izango duenean ere, teknologiak erakundeetan eta langileengan duen eraginari eusteko bide bat baita. Lantokiko berrikuntza mekanismo bat da, teknologia berriak erabiltzea eta langileak erakundearen errendimenduaren eta lanaren kalitatearen hobekuntzan konprometitzea ahalbidetzen duena.
Ikuspuntu teoriko, metodologiko eta enpirikoak ezartzeko beharra dago ikuspegi akademiko eta praktiko desberdinetatik, kasu azterketak barne. Beraz, irizpide hauek betetzen dituzten ekarpenak nahi ditugu:
- Aro digitaleko erronka sozial berriak.
- Robotikaren eta teknologia berrien eragina lanean.
- Berrikuntza sozialeko politika 4.0 industriarako.
- Azterketa kasuak eta jardunbide egokiak.
- Beharrezko gaitasunak; hezkuntza eta prestakuntza; erakundeetan balioa sortzea.
- 0 industria lanaren antolaketan.
- Etorkizuneko trebetasunak eta stakeholder-en rola.
- Eskualdeko testuinguruak eta ekosistemak, eta ekonomiaren eraldaketa digitala.
- Eraldaketa teknologikoaren eragina lanaren kalitatean, edukian eta banaketan.
- Gizarte inbertsiorako mekanismoak eta hazkunde inklusiborako tresnak.
Artikuluaren bidalketari buruzko informazioa
Artikuluak linean bidali behar dira http://pub.sinnergiak.org/index.php/esir/about/submissions#onlineSubmissions webgunean, bertan erregistratu eta saioa hasi ondoren. Artikuluak muga eguneraino bidal daitezke. Onartutako lanak 2019ko abenduan argitaratuko dira. Egileentzako gida eta artikuluen bidalketari buruzko gainerako informazio garrantzitsua egileentzako jarraibideak orrialdean daude eskuragarri.
Harremanetarako informazioa
- Webgunea: http://pub.sinnergiak.org/index.php/esir/index
- E-maila: epsir@sinnergiak.org