“Irtenbide berriak erronka konplexuetarako: herritarrarengan zentraturiko eta etorkizunari egokituriko sektore publiko jasangarri bat”

2019ko Europako Sektore Publikoaren sariaren helburua sektore publikoak erronka nagusiei nola erantzuten dien erakusten duten administrazio publikoen irtenbide sortzaileak saritzea da. Proiektuak aurkeztu ahalko dituzte Europako sektore publikoko administrazio maila guztietako erakunde guztiek, baita enpresek eta sektore publikoko agentziek ere.

Saria Administrazio Publikoaren Europako Erakundeak (EIPA) ematen du eta Europako hainbat herrialderen babesa du, baita Europako Batzordearen Egiturazko Eraberritzea Bultzatzeko Zerbitzuarena ere.

EPSA 2019rako eskabideak aurkezten dituzten administrazio publikoak sektore publikoarekin loturiko Europako bikaintasun sare zabal bateko kide bilakatuko dira; hala, aukera izango dute beren lorpenak beste batzuekin erkatzeko eta elkarrengandik ikasteko.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 25etik apirilaren 17ra egongo da irekita hemen:www.epsa2019.eu

EPSA 2019ra aurkeztu nahi duten proiektuek honakoen tankerako helburuak bil ditzakete:

  • Eragileentzat lehentasunezko diren gizarte erronkei eraginkortasunez heltzea, inklusio ekonomikoa eta gizarte inklusioa barne.
  • Emaitza arrakastatsuen jasangarritasuna hobetuko duten aldaketa sistemikoak txertatzea –esaterako, erakunde bateko gobernagarritasunaren eta lidergoaren modernizazioa–; enplegatzaile gisa sektore publikoaren erakargarritasuna areagotzen dutenak, eta laneko indarraren dibertsifikazioa aintzat hartzen dutenak.
  • Eraldaketa digitalari aurre egitea teknologia berriek eskainitako irtenbideak aplikatuta (adibidez, adimen artifiziala, robotika eta ikaskuntza automatikoa erabilita) eta gizartearen eta enpresen etorkizun digitalerako bidea erraztuta.
  • Sektore publikoko erakundearen kontroletik kanpo dauden ustekabeko gertakarien ondorioz (esaterako, migrazio maila handiak edo fenomeno naturalak) gerta litezkeen zerbitzuaren akatsen maila oso kaskarrei heltzea.
  • Gobernuarenganako konfiantza hobetzea interesdunentzat emaitza hobeak eskainita.
  • Herritarren konpromisoarekin eta sektore pribatuarekiko edo irabazi asmorik gabeko sektorearekiko parte hartzearekin lotura estuagoa duten irtenbide berritzaileak aurkeztea, zerbitzu publiko hobea eskaintze aldera.

EPSA 2019k hiru kategoriatan emango ditu sariak:

  1. kategoria: Europa edo herrialde mailako erakundeek aurkezturiko proiektuak/kasuak.
  2. kategoria: Eskualde mailako erakundeek aurkezturiko proiektuak/kasuak.
  3. kategoria: Herriz gaindiko edo herri mailako erakundeek aurkezturiko proiektuak/kasuak.

Honako hauek dira eskatzaileek bete beharreko irizpideak:

  • Eskatzaile nagusia sektore publikoko erakunde bat izango da.
  • Eskatzaileak europar jatorrikoa izan beharko du.
  • Gaia garrantzitsua izatea EPSA 2019ri dagokionez.
  • Aplikazioak/proiektuak/kasuak inpaktua edo emaitza ukigarri bat izateko behar adina denbora egon behar izango du martxan aurretik.
  • Eskabide orria ingelesez beteta.
  • Eskabidea ondo bidali izanaren frogagiria, hau da, jakinarazpen mezua mugaeguneko 24:00ak (Europako ordu zentrala) baino lehen jasoa (2019ko apirilaren 18a baino lehen).

Bideoa

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo gune honetara: www.epsa2019.eu