Social Innovation Community (SIC) Europa osoko gizarte berritzaileak konektatzeko garaturiko proiektu bat izan zen. Ikerketari, esperimentazioari, ikasketari, eta politika eta konexio sareen garapenari hiru urte eskaini ostean, Social Innovation Community (SIC) proiektua ibilbidearen amaierara iritsi da. Hortaz, Gizarte Berrikuntzako komunitate honek proiektuaren partzuergoak idatzitako Urtekaria aurkeztu du.

Urtekariak Social Innovation Community proiektuaren esparruan eginiko ekintzak azpimarratzea du helburu. Proiektua ofizialki 2019ko urtarrilean amaitu bazen ere, Europako Gizarte Berrikuntzako komunitate honek aurrera egiten jarraitu du eta SIC markaren pean sortu ziren jardueretako asko martxan dira oraindik. Urtekari honetan SIC partzuergoko kideekin lan egiten jarraitzeko moduak aurkituko dituzu, Europan gizarte berrikuntza sustatzen jarraitu ahal izateko.

 

SIC EUROPAN 2016 – 2019

Lau jarduera – praktikan diren sareak:

Martxan den ikerketa

Ikaskuntza parte hartzailea

Esperimentazioa

Eraginak politiketan

 

 

SIC Yearbook

Eskuratu SIC kasuaren tresnak eta azterlanak ikaskuntza gordailuaren bidez

SIC ikaskuntza gordailuan sektore publikoarekin eta gizarte berrikuntza ongizate sistema hobetzeko erabiltzearekin loturiko blogak eta baliabideak kontsultatzen jarraitu ahalko duzu. SICen webgune nagusian aurki zitekeen edukiaren zati handi bat eskuratu ahalko duzu. Eduki horrek laguntza ematen dio sektore publikoari gizarte berrikuntza zerbitzu eskaintzaren eguneroko praktiketan baliatu ahal izateko. Horretaz gain, SIC proiektuan zehar sortutako eta bildutako tresna guztiak eskuratu ahalko dituzu. Tresna horiek gizarte berrikuntzen diseinua eta esperimentazioa bultzatzen dute, berritzaileen, bitartekarien eta sektore publiko eta pribatuaren aldetik. Webgunea eskuragarri hemen: www.silearning.eu

Zure hirian edo herrialdean gizarte berrikuntzako berezko estrategia bat garatzen ari bazara, jarri harremanetan gizarte berrikuntzako zure politikari egitura bat emateko #SICDeclaración nola erabil dezakezun aztertzeko.

Social Innovation Community-ren webgune ofiziala www.siceurope.eu

 

BAZKIDEAK