Aspaldidanik, ikasleak enplegu kualifikaturako trebatzen eta prestatzen jardun dira unibertsitateak eta, kasu batzuetan, baita ikerketarako ere, baina gaur egun, eredu horrek ez die erantzuten Latinoamerikak gainditu behar dituen erronka ekonomiko eta sozialei.

Latinoamerikako eredu ekonomikoak eta hezkuntza sistemak ez daude behar bezain prestatuak ekintzaileak sortzeko. Proiekzio ekonomiko guztiek diotenez, etorkizun hurbilean ez da egongo unibertsitateko diploma lortzen duten pertsona guztientzako adina enplegurik. Fenomeno horrek kontinente guztietan du eragina, eta Latinoamerika ez da salbuespen bat: ez dago gizarte mugikortasunik eta ez da egongo, non eta ez dugun hezkuntza sistema berri bat garatzen. Gizarte berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko, gaur egun gainditu behar ditugun erronka ekonomiko eta sozialei erantzuteko gai diren ikuspuntuak behar ditugu.

Latinoamerikako unibertsitateek jardunbide egokiak garatu dituzte, ikaskuntza esperientzia interesgarriak testatuta, baina ez dago gizarte ekintzailetza osatu eta babesa emango dion metodologia pedagogikorik.

www.uestudents4change.org

Helburu nagusia

Unibertsitate eta goi mailako heziketa erakundeetarako metodo pedagogiko bat garatzea, Latinoamerikako testuinguruan gauzagarria eta desiragarria dena. Metodo horren bidez, goi mailako heziketa erakundeak eskualde garapenaren eragile aktiboak izatea espero da.

Proiektuaren egitura

Students4Change proiektuak 3 fase ditu:

a) Materialak eta gidak diseinatzea

b) Latinoamerikako irakasleak trebatzea

c) Esperimentazioa 5 pilotutan

 

Espero den eragina

Proiektuak gizarte ekintzailetza eta berrikuntzako proiektuetan parte hartzen duten unibertsitateetan (1), ikasleengan (2) eta irakasleengan (3) eragina izatea espero da. Latinoamerikako bederatzi unibertsitatek aterako dute etekina zuzenean Proiektuaren emaitzetatik. Curriculum akademikoan ikastaro berriak sartuta eta kontseilu akademiko bat sortuta, unibertsitateek hobera egingo dute gizarte berrikuntzarako gaitasunetan, ezagutzaren webguneak sortuko dituzte unibertsitate “kideekin”, gizarte zibileko erakundeekin dituzten lotura zuzenak indartuko dituzte eta komunitatean arazoak eta beharrak identifikatzeko gaitasunak hobetuko dituzte.

UPV/EHUren erantzukizuna: Unibertsitatearen ardura izango da 2.2 zeregina: gizarte berrikuntzarako eta ekintzailetzarako gaitasuna duten ikasleak trebatzeko aukera emango diguten estrategia didaktikoak diseinatzea. Gainera, stakeholder-ekin lan egiteko lanabes kutxa sortuko du.

 

Funtsezko informazioa:

Iraupena: 3 urte (2016ko urria-2019ko urria)
Finantzaketa: 929.716,00
UPV/EHUren diru-laguntza: 69.155,00
Parte-hartzaile kopurua: 16

Partzuergoa: Proiektuaren partzuergoa eremu akademikoko eta gizarte zibileko 16 erakundek osatuta dago. Honako hauek:

  • México
    • Univesidad Tecnológica de Monterrey (ITESM)
    • Universidad de Colima (UCOL)
  • Chile
    • UTALCA
    • PUCV
  • Brasil
    • PUCRS
    • PUC Rio
  • Costa Rica
    • Universidad de Costa Rica
    • Universidad Tecnológica de Costa Rica ( UTCR)
  • Colombia
    • UCALDAs
    • Unminuto
  • Alemania
    • TUDO
  • Espania
    • Universidad de Valencia (UPV)
    • Univesidad del País Vasco ( UPV/EHU) Sinnergiak Social Innovation
  • Portugal
    • UA
  • Francia
    • Universidad Grenoble
  • Internazionala
    • ASHOKA

 

Emaitza nagusiak

Desarrollo de un modelo que promueva estrategias académicas para el desarrollo de competencias en innovación y emprendimiento social entre los estudiantes (libro, acceso abierto).
Diseño de herramientas de aprendizaje que apoyen el desarrollo de las competencias a través de la detección de las necesidades de la comunidad y ayuden a ofrecer soluciones sostenibles a los problemas detectados. (libro electrónico, acceso abierto).
Creación de alianzas entre las universidades para el desarrollo de proyectos en conjunto: proyecto “CULTIVARTE” entre UNIMINUTO y Tecnológico de Monterrey; participación en publicaciones internacionales (Atlas of Social Innovation, Alemania); cursos de capacitación (Colombia, España, México); intercambio de experiencias con expertos en foros, ponencias, congresos (Argentina, Brasil, Chile, Colombia, México, Portugal).

 

Student4Change nabarmenak