PROYECTOS SECUNDARIOS INNOVACIÓN SOCIAL //

RESINDEX Innovation

<strong>REGIONAL SOCIAL INNOVATION INDEX</strong> ikerketa pilotua da, <strong>INNOBASQUE (Berrikuntzaren Euskal Agentzia)</strong> agentziak Euskadin berrikuntza... <a href="http://www.sinnergiak.org/index.php/resindex-regional-social-innovation-index/?lang=eu">Read more</a>

REGIONAL SOCIAL INNOVATION INDEX ikerketa pilotua da, INNOBASQUE (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) agentziak Euskadin berrikuntza ebaluatzeko garatzen duen ekimenaren parte, eta SINNERGIAK Social Innovationek (UPV/EHU) zuzendu eta garatu du, Agentziarekin berarekin lankidetzan. Proiektuak eredu bat garatu nahi du (dimentsioak eta adierazleak), gizarte berrikuntzaren indize erregional bat garatzeko.

ERRONKA

RESINDEX eredua oinarrizko hiru premisatatik abiatzen da:

a) Gizarte berrikuntzak sozialki banatuta egon behar dira, eta erakunde erregional ugari gizarte berrikuntzaren eragileak izan daitezke.
b) Gizarte berrikuntzek, gizarte arazoak arindu edo konpondu nahi dituzten heinean, arazoak kokatuta egon behar direnez eta kontestualak izan, izaera erregionala dute (indize erregionala baimentzen du).
c) Gizarte berrikuntzak sustatzen dituzten erakundeek ahalmena dute ezagutza xurgatzeko, hau da, gizarte arazo bat identifikatzeko ahalmenak (kausak, ondorioak, etab.), barneratzeko (beren ezagutzaren barne patroiaren arabera), irtenbideak esploratzeko (produktuak, prototipoak, zerbitzuak, metodoak) eta inplementatzeko (berrikuntzaren eta bere eraginaren ezarpena, hedapena eta ebaluazioa).

ZERGATIK RESINDEX:
1. Gizarte berrikuntza gaur-gaurkoz Europako testuinguruan funtsezko faktorea delako gizarte kohesioa eta gure sozietateen lehiakortasuna eta iraunkortasuna lortzeko. Kohesionatuago dauden sozietateak, zalantzarik gabe, sozietate lehiakorragoak eta iraunkorragoak.
2. Gizarte berrikuntzak irtenbide berriak ematen dizkielako krisi garai hauetan bereziki konplexu bihurtu diren arazo sozialei. Arazo globalak, irtenbide lokalak aurkitzen dituztenak. Irtenbide lokalak, beste testuinguru batzuetara transferi daitezkeenak eta, ondorioz, beste gizarte batzuetara (“innovation by adoption”). Gizarte Berrikuntzarako Europako Gidak dioen bezala: “perhaps at no time since the 1940s has social innovation been so urgently needed”.
3. Gizarte berrikuntzak hainbat eragile batzen ditu irtenbideak bilatzeko orduan. Gizarte berrikuntza pertsonen eta erakundeen arteko lankidetzaren bidez garatzen da eta, horrenbestez, sektoreen arteko lankidetza eta hibridazioa sustatzen du.
4. Gizarte berrikuntzak emaitzak sortzen dituelako (produktuak, prozesuak, zerbitzuak). Balioa ematen duten emaitzak, ikusgarri bihurtu beharrekoak, gizarteari zein garrantzitsuak diren erakusteko. Beraz, neurtu egin beharreko emaitzak.
5. RESINDEX (Regional Social Innovation Index) eskala erregionalean gizarte berrikuntza neurtzeko eredua delako, eredu propio bat sortu eta garatzen duena eta Europan arlo honetan esperientzia pilotua dena.
6. RESINDEXek erakundeek gizarte berrikuntzako proiektuak garatzeko dituzten ahalmenak neurtzen dituelako, eta, bere iritziz, proiektu horietan edonola erakundeek parte har dezakete (enpresak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak). Horren arrazoia da gizarte berrikuntzak lantzen dituen arazoak multikausalak direla eta, ondorioz, horiek konpontzeko eragile heterogeneoak behar direla.
7. RESINDEX Euskadi 2013 RESINDEX ereduaren aplikazio pilotua delako, Euskal Autonomia Erkideegoaren gaur egungo testuinguruan, eta gutxienez hiru emaitza esanguratsu aurkezten ditu:
• Euskal erakundeek gizarte berrikuntzarako ahalmen handiak dituzte.
• Erakunde asko gizarte gaiekin konprometituta dauden jardueretara bideratzen dira.
• Ahalmenak hobeto orientatzeak gizarte berrikuntzako maila hobeak eta handiagoak sustatuko ditu.
8. RESINDEX Euskadi 2013 ekimenak erakusten duelako euskal erakundeek gizarte berrikuntzarantz zuzendu behar dituztela beren ahalmenak. Batez ere, hiru alderditan bideratu behar dituzte:
• Hainbat eragileren arteko ahalmen kooperatiboa (erakundeen gobernantza).
• Gizartearen gobernantza maila, herritarrek proiektuen garapenean parte hartzearen bitartez.
• Gizarte berrikuntzarako estrategietan iraunkortasunerako baldintzak sortzea (gobernantza iraunkorra).
9. Ahalmen horiek orientatzeak politika publikoei jarduteko aukera ematen dielako. Euskadin dauden gizarte berrikuntzako espezializazio arloak Europan erreferentzia izan badaitezke, gure indarguneetan bermatuta izango dira, eta dauden kapital sozial ugaria, ahalmen teknologikoak eta enpresa tradizioa aprobetxatu.
10. RESINDEX eredua beste eskualde batzuetara egokitu eta ezar daitekeelako, bere adierazleen sistema egonkortzeko eta emaitza konparagarriak lortzeko helburuarekin, RESINDEX Euskadi 2013 ekimenaren bitartez lortutakoen balioa agerian jartzeko.

ERANTZUNAK

RESINDEX eredua hiru indize desberdinetan antolatuta dago:

a) Berrikuntzaren ahalmen potentzialaren indizea
b) Erakundeak gizarterantz orientatzeko duten mailaren indizea (gizarte arazoak lantzen direnean, baina berritzaile izan gabe)
c) Gizarte berrikuntzaren indizea (gizarte arazoei modu berritzailean erantzuten zaienean). Deseinu horrek gizarte berrikuntzaren irizpide kartografiko bati erantzuten dio, eta, horren arabera, oinarrian hainbat baldintza eta ahalmen heterogeneo egongo dira, sustapenerako hainbat politika eta baliabide bultzatuz

Europako esparruan gizarte berrikuntza neurtzeko hainbat ikerketa dagoeneko existitzen diren eta inpaktu sozialak neurtzeko erabil daitezkeen adierazleetan oinarritzen diren bitartean, RESINDEX proiektuarekin adierazleen sistema propio eraiki da, Gizarte Berrikuntzaren kontzeptua argitu, finkatu eta mugarritu ahal izateko, errazago ezagutzeko. Horregatik, definitu diren adierazleak, neurtzeko eta, ondorioz, ebaluatzeko tresnak izateaz gain, Gizarte Berrikuntzaren inguruko kontzeptuak eraiki, errekonozitu, partekatu eta finkatzera zuzenduta daude.

RESINDEX indizea perspektiba bikoitz batean oinarrituta dago: erakundeen ingurukoa eta erregionala. Horren ondorioz, emaitzak bi aplikazio osagarri izango ditu. Alde batetik, indizeak sortutako informazioak gure sistemaren indarguneak eta ahulguneak identifikatzea ahalbidetzen du, eta erakundeetan gizarte berrikuntza hobetzeko estrategiak eta tresnak definitzeko aukera emango digu, eta, beste aldetik, praktika onak identifikatzea ahalbidetzen du, gizarte berrikuntza sistemikoki bultzatzeko politikak eta tresnak definitzen lagunduko digutenak.

 

Resindex Koadernoa izeneko dokumentua, halaber, RESINDEX ereduaren aplikazio pilotuari dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoaren gaur egungo testuinguruan.