PRINCIPALES PROYECTOS INDUSTRIAS CULTURALES Y CREATIVAS, Proyectos ICC //

GIPUZKOA CREATIVA

<strong>GAITASUN SORTZAILEAK ETA GIZARTE BERRIKUNTZA</strong> Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak finantzatutako proiektua da, Gipuzkoako Sormen eta Kultura Industrien... <a href="http://www.sinnergiak.org/index.php/gipuzkoa-creativa-competencias-creativas-e-innovacion-social/?lang=eu">Read more</a>

gipuzkoa_creativa

GAITASUN SORTZAILEAK ETA GIZARTE BERRIKUNTZA Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak finantzatutako proiektua da, Gipuzkoako Sormen eta Kultura Industrien azpisektoreetako zenbaiten berrikuntzaren egoera diagnostikatu ahal izateko. KSIen sektoreko erreferentziazko 5 azpisektore hartu dira (modara bideratutako diseinua, museoak, bideo jokoak, zerbitzu enpresak eta musika), eta horiek hautatzeko sei irizpide ezarri dira: dibertsitatea, behar besteko ezarpen maila, teknologiaren presentzia, gaur egungo eta etorkizuneko proiekzioa, ikusgarritasun mailak eta eremu publikoaren eta pribatuaren presentzia.

ERRONKA

GIPUZKOA CREATIVA Gipuzkoako Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorearen barruan sormen gaitasunak garatzeko probarako esperientzia bat da, eta bere oinarriak dira gaitasunen mapaketa (ikerketa) eta gaitasunak eskuratzeko prestakuntza guneen garapena (ekintza), proiektuaren hedapenarekin batera, eragile publikoak zein pribatuak esperientziaren inguruan inplikatzeko.

Helburu zehatzak:
1- Gipuzkoako kultur eta sormen industrien sektorean ikaskuntzari dauden eta egongo diren beharrei buruzko ezagutza hobetzea
2- KSI industrien inguruan ikasteko eta ezagutza eta ideiak sortzeko guneak eta prestakuntza eskaintza garatzea
3- Gipuzkoako lurraldean langabezian dauden gazteen enplegagarritasuna sustatzea KSIen sektore oso lehiakorrean, ikasteko gune berrietan probarako esperientziak martxan jarriz
4- Gipuzkoako lurraldean KSIen sektorean lan egiten duten eragileen lankidetzarako eta sarean lan egiteko ahalmena handitzea, ikasteko IKT tresna interaktiboen bitartez
5- KSIen sektorera zuzendutako etorkizuneko ikasketa eta prestakuntza politikak eta programak hobetzen laguntzea, proiektuaren emaitzen balioa agerian jarriz eta Gipuzkoako lurraldean zein Europa mailan egindako ekintzak ikusgarri bihurtuz.

ERANTZUNAK

GIPUZKOA CREATIVA hiru fasetan egituratzen da:
Lehen fasean Gipuzkoan KSIen sektoreak duen egoeraren mapa egingo da.
Bigarren fasean sektorearen ahalmenen eta gaitasunen gaineko azterketa da, baita KSIen berrikuntzaren egoeraren eta etorkizuneko estrategien analisia ere.
Hirugarren eta azken fasean, proiektuaren parte hartzaileei azterketaren emaitzak aurkeztuko zaizkie, hainbat tailer espezializaturen bitartez, etorkizuneko eszenatoki posibleak aztertzera eta epe labur, ertain eta luzera garatu beharreko ekintzak definitzera zuzenduta.

EMAITZAK

• Gipuzkoan KSIen inguruko enpresetan gaitasunei buruz egindako azterketatik abiatuta, sormenaren inguruan azalera daitezkeen gaitasunen mapa kualitatiboa egitea (gaur egungoak eta etorkizunekoak).
• Sormenaren inguruko prestakuntza moduluak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko enpresen eta gazteen artean sormen komunitate bat sortuz.
• Gazteen eta enpresen arteko gune sortzaile bat eraikitzea sektorea eta bertako kapital soziala dinamizatzeko.
• Proiektua eta gizartean izan duen eragina ebaluatzeko esperientzia parte hartzailea.

 

ERLAZIONATURIKO ARGITALPENAK

 

• Gipuzkoa Creativa liburuxka PDF: (GaztelaniaEuskaraIngelesa)

PROIEKTUA FINANTZATU DU

logo_dipu