Ergolab living lab bat da, erabiltzaileekin elkarrekin sortuz eta diseinatuz informazio sistemak hobetzeko; hau da, Ergolab ekimenean informazio sistemen erabiltzaileak sistemak diseinatzeko eta garatzeko prozesuaren erdigunean jartzen ditugu.

ZER DA LIVING LAB BAT?

Living lab gure irekia eta lankidetza bidezkoa da, berrikuntzaren estrategiaren gaian ikuspegi berritzailea duena.
Ikerpegi horrek handitu egiten du produktuek edo zerbitzuek bezeroen/erabiltzaileen beharrak asetzeko probabilitatea, produktu/zerbitzu horiek garatzeko prozesuan amaierako erabiltzaileak sartzen baitira (end users).
Living Lab ugari daude, lantzen dituzten gaiak edo zein kolektibori zuzentzen zaizkion kontuan hartuta, baina denak Europako Living Labs EnoLL Sarearen barruan elkartzen dira. Ergolabi dagokionez, amaierako erabiltzaileek Informazio Sistemak erabiltzearen esperientzia eta funtzionalitateak hobetzeko eskaintzen duten potentzialaz baliatzen gara, gaur egun alderdi hori kritikotzat jotzen baitugu, IKTek gure gizartean duten garrantzia kontuan hartuta (gero eta handiagoa.

METODOLOGIA

Ergolab metodologiak Informazio Sistemen berrikuntzan edo birdiseinuan ezarri beharreko faseak eta teknikak hartzen ditu kontuan, Sistemak Erabiltzearen esperientzia ezin hobea bermatzeko eta interfazeekin interakzio egokia lortzeko helburuarekin. Metodologiak diziplina askoko izaera dauka: Erabilerraztasuna, Interakzioaren Diseinua, Informazioaren Arkitektura, Soziologia ea Antropologia.

Metodologiaren oinarrian kontzeptu giltzarri hauek daude:

FASEAK

Ergolab metodologia malgua da eta, ondorioz, oso-osorik aplika daiteke, edo bere 6 faseetako baten bat bakarrik. Betiere bezeroaren beharren arabera.

2014AN ESPERO DIREN EMAITZAK

INFORMAZIO SISTEMAK
• Ergolab Ziurtatzeko Gida (adierazleak)
• Emaitzen zabalkunderako nazioarteko topaketa
• Proiektu Pilotua Informazio Sistemen sektorean.

PRODUKTUA / MANUFACTURING
• GAIAren mapa teknologikoa (Hard)
• Manufacturing Proiektu Pilotua

LABORATEGI SOZIALEKO ESPLORAZIOA
Proiektu Pilotua: Society across Technology (SAT)
• SAT gida (Society across Technology): premia sozial berrietan oinarritutako negozio eredu berriak.

PARTZUERGOA

Nortzuek osatzen dute Ergolab?

Eurolab ekimena Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Berrikuntza Zuzendaritzaren bitartez sustatuta sortu zen, 2012aren hasieran, EUSKADI 2015 agenda digitalaren esparruaren baitan, eta bere helburu nagusia da enpresei sektore digitalean produktu berriak garatzen laguntzea, erabilerraztasuna eta esperientzia asegarria segurtatzeko. Herritarrentzat zerbitzu edo produktu digital irisgarriagoak eta erabilerrazagoak sortzea da xedea.

Erlazionatuko albisteak

Living Lab

ERGOLAB