Praktika, ikaskuntza eta proiektuen kudeaketa
IKASKUNTZA TAILERRAK
SINNERGIAK Social Innovation ekimenak pertsonengan gaitasunak eta erakunde eta inguruneetan ikaskuntza zabaldu nahi ditu, proiektuen kudeaketaren, prestakuntzaren eta praktikaren bitartez, gizarte berrikuntzako ikaskuntza gune berritzaileetan.
Ikaskuntza tailerrak
Berrikuntzaren kulturak giza kapitala eta kapital soziala garatzeko guneak behar ditu, ezagutzaren sustapenaren bitartez. Horrenbestez, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren kultura errazago sustraitzeko estrategiak, prozesuak eta mekanismoak behar dira.
Halaber, pertsonek gaitasun berriak izatea behar du berrikuntzak. Gaitasun horiek diziplina askoko lantaldeetan lan eginez ikasi eta esperimentatzen dira, eszenatoki berrietara egokituz, informazio berria aztertuz eta sintetizatuz eta, batez ere, ezagutzaren aplikazio praktikoaren bidez.
2013an prestakuntzan eta transferentzian 2.500 ordu baino gehiago eman zituelarik, SINNERGIAK Social Innovation-ek tailerrak eta saioak martxan jarri, koordinatu eta ebaluazioa egiteko kudeaketa lana egiten du, hainbat metodologia ezarriz, parte hartzaileek hainbat gaitasun hobetzeko, esaterako, informazioaren kudeaketa, komunikazio eraginkorra, sormena, negoziazioa, azterketarako gaitasuna, motibazioa, proaktibitatea, erresilientzia, etab.
Ikaskuntza tailer baten garapena
Tailerrak tailerra proposatzen duen erakundeak dituen behar, motibazio eta espero dituen emaitzei erreparatuta antolatzen dira, elementu hauen arteko oreka bilatuz:
- Parte-hartzaileak: Parte hartzaileak hautatzeko irizpideak dira, besteak beste, prestakuntza, generoko esperientzia eta adin heterogeneoak izatea
- Saioen egitura: Tailerrak 4 pertsonako taldeak osatuta garatzen dira, eta zerbitzuak eskatu dituen erakundeak planteatutako erronka bideratzeko lan egingo dute. Erronka edo beharrerako irtenbide ezin hobea lortzeko, “Berrikuntzen diseinuaren zikloa” izenaren pean geuk garatutako tresna batekin lan egiten dugu, eta “Learning by doing – Solvingo Problems” metodologiaren bitartez.
- Mentorearen/Dinamizatzailearen rola: Pertsonei laguntzea eta irtenbide bat bilatzeko eta pertsonen gaitasunak hobetzeko prozesuak erraztea.
Tailerren garapenean helburu bikoitza lortuko dugu:
- Erakundearen erronka bideratzea, hainbat pertsona inplikatuz.
- Parte hartzen duten pertsonen gaitasunak eta erakundean duten eragina hobetzea.
Ebaluazioa
SINNERGIAK Social Innovation-ek antolatzen dituen tailer guztiei ebaluazio prozesu bat ezartzen zaie, eredu esperimental baten arabera (ex – ante eta ex – post ebaluazioa), eta hor oinarrizko lau dimentsio hartzen dira kontuan:
- Kapital Sozialaren maila
- Gaitasunen garapen maila (teknikoak, ekintzailetzari buruzkoak eta oinarrizkoak)
- Pertsonaren esperientzia eta ibilbidea
- Etorkizuneko aurreikuspenak
Gainera, hirugarren irizpide bat ere sartzen da, kalitate erlazionalari dagokiona, hau da, erronka proposatu duen erakundeak egiten duen ebaluazioa, parte hartu duten taldeek proposatutako irtenbideen kalitatea ebaluatzen duena