Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan ditu jada 2021eko Aurrekontu Irekiak, Etorkizuna Eraikiz foru programaren testuinguruan kokatzen den ekimena. Foru erakundeak milioi bat euro bideratu du ekimenera eta  baliabide hauekin, herritarrek aukeratzen dituzten bost proiektu bultzatzea aurreikusten du Aldundiak, bakoitzari gehienez 200.000 euro bideratuta.

Gipuzkoako Foru Aldundiak orain martxan jarri duena prozesuaren lehenengo fase publikoa da, non herritarren proposamenak “sake librean” jasoko diren.

Informazio gehiago, Aurrekontu Irekiak 2021