G-9ko erakundeek (Euskal Herriko Unibertsitatea dago talde horretan) osatutako partzuergoak antolatu duen 2021eko Ikertzaileen Europako Gauak Europako Batzordearen finantzaketa lortu du. Ikertzaileen Gaua irailaren 24an ospatuko da aldi berean Europako ia 400 hiritan. Horietako hamahirutan egingo dira G-9k programatutako GREEN 9 NIGHT jarduerak.

Informazio gehiago. EBko deialdia

Informazio gehiago Ikertzaileen gaua