Sinnergiak Social Innovation UPV/EHUk, maitzaren 15eane ta 16an, Masovian Centre of Social Policy zentroak antolatutako Nazioarteko Konferentzian parte hartu zuen, Varsovian, “Investment in social policy, expenditure and costs of omissions, Polish and international experience” izenburupean.
Konferentzia “Calculator of Costs of Inaction – implementation of innovative solutions in the area of cost analysis of foregone supportive and motivating measures of social policy in Masovian voivodeship”, proiektuaren esparruan antolatu zen, Europako Gizarte Funtsak antolatuta. Proiektuak bi urteko iraupena du, eta bere helburua da jarduerarik ezaren kostuak kalkulatzea, tokiko administrazioentzat eredu bat sortzeko, gizarte politikak gizarte esku-hartzearen bitartez eraldatu eta integratu ahal izateko.
Jarduerarik Ezaren Gizarte Kalkulgailuaz gain, zeina Masovian Centre of Social Policyk gidatzen duen, Warsaw School of Economics eta Random Centre for Enterpreneurship bazkideekin batera, arlo bereko beste hainbat nazioarteko esperientzia ere aurkeztu ziren. Sinnergiak Social Innovation Centre UPV/EHUren aldetik izan ziren Alfonso Unceta, zuzendaria den hienean, eta Ainara Osoro, ikerlaria, eta “Public Sector: Internal and External Approaches to Innovation” ponentzia aurkeztu zuten, berrikuntzak sektore publikoan dituen dimentsioei buruz.