Noticias Innovación en las Formas de Trabajo, Uncategorized @eu //

Sinnergiak ekimenak sari bat jaso du ‘EDO 2014’ Nazioarteko Biltzarrean, ikasten duten eta jakintza sortzen duten erakundeei buruz

premio_sinnergiak--POST_sinnergiak

Sinnergiak Social Innovation Centrek, 2014ko maiatzaren 14, 15 eta 16an, EDO Nazioarteko III. Biltzarrean parte hartu zuen –“Ikasten duten eta jakintza sortzen duten erakundeak”–, Bartzelonan, Erakunde Garapenerako Taldeak antolatuta (EDO), Ikasketa Juridikoen eta Prestakuntza Espezializatuaren Zentroarekin eta Kataluniako Administrazio Publikoaren Eskolarekin batera.

Biltzarraren hartzaileak ziren unibertsitateetako irakasleak, Herri Administrazioetako prestakuntzako profesionalak eta giza baliabideetako profesionalak, eta bertan izan ziren hizlari nazionalak zein nazioartekoak; bere helburuen artean zeuden ikaskuntzako sistema berriei buruzko perspektibak aztertzea, esperientzien trukea sustatzea eta unibertsitateen, administrazioen eta sektore pribatuaren artean elkarrekin jarduteko lan ildoak bultzatzea.

Biltzarrak iraun zuen hiru egunetan 190 hitzaldi aurkeztu ziren, hainbat lan ildori buruz, horien artean nabarmentzen direlarik praktika profesionaleko komunitateak, ikasten duten erakundeak, erakundeen ezagutzaren kudeaketa, ikaskuntza informalaren sustapena eta lanpostuko ikaskuntza.

Sinnergiak Social Innovation UPV/EHUri dagokionez, bertan izan ziren Alfonso Unceta, zuzendaria den heinean, eta Javier Castro, Ikerketa Arloaren koordinatzailea, eta ponentzia hau aurkeztu zuten: “Praktika eta ikaskuntza informaleko komunitateak sormen industrietan: Transcreativa eredua”. Nabarmentzeko da hitzaldiak komunikaziorik onenaren saria bereganatu zuela, enpresa garapenaren gaiaren barruan. Saria Biltzarreko Batzorde Zientifikoko lehendakariak entregatu zuen.

Congreso Internacional sobre Organizaciones