Sinnergiak Social Innovation Euskampus Fundazioaren partaidea da. Euskampus irabazi asmorik gabeko erakundea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) sortutakoa, fundazioa da. Sinnergiak Social Innovation pertsona baten bila ari da, Datu eta Informazioaren Azterketa eta Prozesamendu lanak egiteko.
Eginkizuna:
Hautatutako pertsonak eginkizun hauek beteko ditu, besteak beste:
- Datu kuantitatibo zein kualitatiboaren analisi eta tratamendua.
- Azaleratzen ari diren gaien identifikazioa Hizkuntza Naturalaren bidez.
- Ikuskatu gabeko diskurtsoaren analisia.
Eskakizunak:
- Ingeniaritza Informatikoa, Matematika edo Adimen Artifizialaren gradua edo lizentziatura.
- Datu Zientzian edo Adimen Atifizialaren arloan Masterra.
- R edo eta Python tekniken ezagutza egiaztatua.
- Hizkuntza Naturalaren Prozesamendu eta Analisirako Tekniken ezagutza (NLTK eta spacy).
- Datu-Baseen kudeaketarako tresnen erabilera (SQL, Pandas, Numpy).
- Sare neuronal sakonen entrenamendurako metodoak (Keras, TensorFlow2)
- Euskarazko C1 mailako titulazioa
- Ingeleseko C1 mailako titulazioa
- 25 urtetik beherako adina izatea.
Eskeintzen da:
Berehala sartzea, kontratu mugagabearen bidez.
Interesa duten pertsonek curriculum vitaea eta aurkezpen-gutuna bidali beharko dituzte contact@sinnergiak.org helbide elektronikora SINNERGIAK22 erreferentziarekin, 2022ko azaroaren 14a baino lehen.