Sariaren helburua gizarte berrikuntzako erronkei zuzendutako irtenbideak garatzea da, horretarako Blockchain teknologia erabilita
2019ko irailak 3 – eskaerak aurkezteko azken eguna
Internetek zentralizazio handiko plataformak sortzeko aukera eman digu; esaterako, sare sozialetarako, bilaketa motorretarako eta hodeiean biltegiratzeko erabiltzen direnak. Nolanahi ere, zentralizazio horrek plataforma horien jabeen balizko erabilera komertzial edo politiko baten mende jartzen ditu pertsonen datu pertsonalak.
Blockchain teknologiek metodo dezentralizatuak onartzen dituzte Internet bezalako sare banatu batean transakzioak eta beste datu batzuk modu seguruan partekatu, biltegiratu eta babesteko, bitartekaririk gabe. Blockchainen oinarrituriko dezentralizazio mekanismo seguruek beren datu pertsonalen gaineko erabateko kontrola izateko aukera eman diezaiekete herritarrei.
Kasu honetan, Europako Batzordeak milioi bat euroko 5 sari emango dizkie gizartean aldaketa positibo bat lortzeko irtenbide dezentralizatu, eskalagarri, eraginkor eta inpaktu handikoak garatzeko Blockchain teknologia erabiltzen duten berritzaileei.
Hautagarritasuna eta esleitzeko irizpideak
Saria “kutxatik kanpo” pentsatzeko prest dagoen edozeini irekita dago, sektore eta diziplina guztietan gainera, eta aurrean ditugun erronkei ondoen aurre egiten dienari emango zaio. Horrek bere baitan biltzen du eragile sorta zabala: norbanakoak, gizarte ekintzaileak, gizarte zibileko erakundeak, diziplina teknologiko eta sozialetako guneak, industria sortzaileak, ikasleak, pirata informatikoak, enpresa sortuberriak eta ETEak.
Lehiaketa pertsona juridiko guztiei (hau da, pertsona fisiko edo juridikoak, nazioarteko erakundeak barne) edo pertsona juridiko taldeei irekita dago.
Epaimahaiaren iritziz honako irizpide metagarri hauek betetzen dituela frogatzen duten irtenbidea aurkezten duten lehiakideentzat izango da saria.
- Gizarte inpaktua: balizkoa eta irtenbidea ezartzerakoan lortua (adibidez, egiazko ezarpenaren aldeko konpromisoa duen erabiltzaile komunitatearen tamaina).
- Dezentralizazioa eta gobernantza: hobekuntzak gardentasunean eta erantzukizunean (pribatutasuna eta/edo anonimotasuna errespetatuta).
- Erabilgarritasuna eta inklusioa.
- Bideragarritasuna eskala handian: errentagarritasuna (energia kontsumoa barne), eskalagarritasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna.
- Ezarpenaren balio erantsi argia, Europako herritarrentzat frogatua, gizarteari, ekonomiari eta ingurumenari dagokionez.
Irizpide horiek, puntuazioa eta haztatzeko metodologia, baita xehaturiko egutegia eta parte hartzeko baldintzak ere, xehetasun handiagoz zehaztu dira Lehiaketaren Araudian.