Hautagaitzen deialdia

Proposamenak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 18an amaitzen da, 17:00etan (Europako ordu zentrala)

 

Europako Batzordeak Horizon Impact Award saria aurkeztu du berriki, EBk finantzatutako proiektuen emaitzan asimilazioan eta ustiapenean ardaztuta. Sariaren helburua da agerian jartzea zer onura sozioekonomiko dituen EBk ikerkuntzan eta berrikuntzan egindako inbertsioak.

Sari honen bidez, aipatu proiektuen emaitzak hartu eta erabiltzearen alde agertu nahi du Batzordeak, era horretan areagotu egiten delako ekonomian, gizartean edo/eta politikan eragiteko ahalmena. Sari honetara jardunbide egokienak aurkeztea espero da, eta lortu nahi da imitatzeko ereduak sortzea eta I+Gren onuradunak inspiratzea haien ikerketa lanaren emaitzak gizartean balioa sortzeko erabil ditzaten.

 

Nork eska dezake Horizon Impact Award saria?

Lehiaketan 7. EPko (7. Esparru Programa, 2007-2013) erakunde juridiko edo erakunde juridikoen talde guztiek edo Horizon 2020 programako proiektu amaituek parte har dezakete, eta eskatzaileek frogatu beharko dute haien ikerketa lanaren emaitzak benetan ustiatu eta asimilatu direla.

 

Sariaren balioa

Ebaluazio epaimahaiak bost irabazle aukeratuko ditu. Eta haietako bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu. Sariak emateko zeremonia bat egingo da, eta goi mailako ordezkariak eta industriako eta sektore publikoko berrikuntzaren sustatzaileak bilduko dira bertara ikusle gisa. Batzordeak beste ekitaldi garrantzitsu batzuetan testigantza ematera gonbidatuko ditu irabazleak, haien lana sustatzen jarraitzeko asmoz.

Bost irabazleak Bruselako R&I Days jardunaldietan iragarriko eta sarituko dira, irailean, goi mailako 4.000 parte hartzaile baino gehiagorekin.

 

Nola parte hartu

Eskaerak linean egin daitezke. Xehetasunak dokumentu hauetan daude azalduta:

Eskaerak parte hartzaile nagusiak aurkeztu behar ditu Finantzaketa eta Lizitazio Aukeren web orriaren bidez.

 

Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu sariaren webgunea