2 – Noticias, Noticias, Noticias Innovación Social //

Unibertsitatea-Industria lankidetza: Ebidentzia berriak eta aukerak politiketan

Iturria: ELGE, 2019

ELGEk “Unibertsitatea-Industria lankidetza: Ebidentzia berriak eta aukerak politiketan” txostena aurkeztu du. Txosten horrek ELGEko herrialdeetan zientziako eta industriako ezagutzen eskualdatzea bultzatzeko baliatzen diren politiken tresnak aztertzen ditu.

 

 

Zein eragin du zientziako eta industriako ezagutza eskualdatzeak berrikuntzan?

Txostenak ebidentzia berriak eskaintzen ditu ezagutzak trukatzeko kanal formal eta informalei buruz; besteak beste, honako hauek: goi mailako hezkuntza erakundeek (GMHE) eta ikerketa institutu publikoek (IIP) industriarekin batera aurkeztutako patenteak; GMHE-en eta IIPen hurbileko tokiko berrikuntzan izandako eragina; ikasleen eta ikertzaileen erakarpena; eta gizarte zientzietako gradudunen mugikortasuna. Aurkeztutako ebidentziak erakusten du GMHE-ek eta IIPek geroz eta parte hartze handiagoa dutela industriarekin “ezagutza sortzean”, elkarrekin aurkeztutako patente eskaeren gorakadan islatzen den moduan. Ikerketak berrikuntzan ekarpen nabarmena egiteko beste modu bat dira jarduera akademiko eratorriak; hori erakusten dute ikasleek eta ikertzaileek ekindako enpresa berrien sorkuntzarekin lotutako datuek.

Politika arloko zer tresna baliatzen dira ezagutzaren eskualdatzea bultzatzeko?

ELGEko herrialdeek hainbat finantza tresna baliatu dituzte, arautzaileak eta bigunak, zientziaren eta industriaren arteko ezagutza trukea bultzatzeko. Txosten horretan aurkezten den taxonomia batek politiken 21 tresnaren ikuspegi orokor osoa eskaintzen du, helburuen, lantzen dituzten kanalen eta orientazioaren (eskaintzatik edo eskaeratik egiten diren) arabera bereizita.

Zein eragin du politikak eta gobernantza mekanismoak konbinatzeak?

Gobernuek politika tresna berriak atxikitzen dituztenean ezagutzak, berrikuntza digitala eta onura akademikoak elkarrekin sortzeko, tresna horien eraginak ez daude soilik beren ezaugarrien menpe, indarrean dauden beste politika batzuen menpe ere bai baizik. Tresnak konbinatzearen eraginkortasuna ikerketa publikoaren gobernantzaren, hau da, ekintza politikoa arautzen duten erakunde akordioen araberakoa da, unibertsitate eta ikerketa institutu publikoetan funts publikoekin finantzatutako ikerketari dagokionez.

Iturria: ELGE, 2019

Deskargatu txosten osoa

ELGEren datu basea ikerketako politika publikoaren gobernantzari buruz (RESGOV)

Ikerketa politika publikoaren gobernantzari buruzko ELGEren datu base berriak industria zientifikoko ezagutzen transferentziari forma ematen dioten gobernantzako jardunbide egokien ebidentzia eskaintzen du. Datu base osorako sarbidea: https://stip.oecd.org/resgov/