Noticias Innovación Social //

Txostena. Enplegua eta Gizarte Garapena Europan. 2018

Urtero, Europako Batzordeak azterlan bat egiten du Europar Batasuneko eta estatu kideetako enplegu eta gizarte gaietako gai eta joera nagusiak aztertzeko.

 

 

Aurten, uztailaren 12an, Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusio arloko Zuzendaritza Nagusiak “Enplegua eta Gizarte Garapena Europan (ESDE). 2018” txostena aurkeztu zuen.

Edizio honetan, ESDEren txostenak azaltzen du lan merkatuaren joerak bilakaera positiboa izaten ari direla, eta, halaber, gizarte gaietan ere aurrera egiten ari dela.

Txostenak erakusten du Europar Batasuneko enplegatuen kopurua 236.3 milioikoa izan zela. Lan mugagabeak eta lanaldi osokoak izan ziren enplegua hazten gehien lagundu zutenak.

 

 

Txostenaren helburua

Txosten honen helburua honako hauekin lotutako aukerak eta arriskuak aztertzea da:

  • Berrikuntza teknologikoa.
  • Aldaketa demografikoa.
  • Globalizazioa.

Txostenean lan merkatuaren egoera globalaren berri ematen da, eta gaur egun dauzkan eta etorkizunean aurre egin beharko dien gizarte erronkak ere lantzen dira. Zehazki, txostenak aurre egin beharreko erronka hauek lantzen ditu: ekoizpen prozesuetan robot gero eta gehiago agertzea, lanerako indarrean demografiak duen eragina eta beharrezkoak diren konpetentzia eta gaitasun berriak.

Txostenak produktibitatea handitzeko aurrerapen teknologikoak duen garrantzia berresten du.

Txostenari buruzko informazio gehiago izateko, egin klik hemen