Social Innovation Community (SIC). Amaierako ekitaldia

“Irudimenetik harago: Europa sozialki berritzailea”

Europa zeharo aldatu da azken 10 urteetan: sozialki, politikoki, ekonomikoki eta demografikoki. Gizarte berrikuntzak gizarte erronka konplexuei aplikatutako milioika irtenbide sortzaile eragin ditu, besteak beste sektore publikoan, sektore pribatuan, unibertsitateetan eta erkidegoan.

Hiru urtez, Social Innovation Community (SIC) proiektuak hainbat ikerketa jarduera eta ekintza sustatu ditu Europan, gizarte berrikuntzako sareen sare bat eraikitzeko asmoz.

Orain, SIC proiektua amaitzear dago. Ekitaldian, azken hamarkadan lortutakoa ospatuko dugu, sektore arteko lankidetza oso erabilgarria dela ulertu eta gizarte berrikuntzarako jarraitu beharreko bidea zein den irudikatu. Horrenbestez, Social Innovation Community (SIC) proiektuaren amaierako ekitaldiaren leloa hau da: “Irudimenetik harago: Europa sozialki berritzailea”. Ekitaldi horrek hiru urteko proiektuari amaiera emango dio.

 

“Irudimenetik harago: Europa sozialki berritzailea” ekimenak finantzaketa inklusiboko egiturak, aldaketarako ahalduntzea, zerbitzu publiko berritzaileak eta beste hainbat gai landuko ditu. Gainera, tailer tematikoak, hitzaldiak eta erakusketak ere eskainiko dira. Bestalde, SIC proiektuaren esparruan garatutako Gizarte Berrikuntzako Adierazpena jarriko da abian, eta parte hartzaileek Europa sozialki berritzaile baterako nola ikasi, inbertitu eta lankidetzan aritu behar dugun aztertuko dute.

“Irudimenetik harago: Europa sozialki berritzailea” ekimenak honako arlo gako hauek landuko ditu:

  1. Zer behar da nahi dugun etorkizuna diseinatzeko?
  2. Nola erabil ditzakegu esperimentazio eta ikaskuntza parte hartzaileko ikuspuntu gehiago?
  3. Zein da ikerketaren eta teknologiaren egitekoa gizarte berrikuntzan?
  4. Zein modutan eragin dezake #SIDeclaration adierazpenak etorkizuneko politikan?
  5. Nola konektatu eta lan egin behar dugu modu desberdinean gizarte gisa etorkizuneko erronkei aurre egiteko?

Ekitaldia 2018ko azaroaren 12an eta 13an egingo da Sevillan, Espainian. Doan eman ahal izango da izena, eta sektore publikoak, sektore pribatuak, unibertsitateek eta erkidegoak parte hartu ahal izango dute.

 

 

Sinnergiak Social Innovation zentroak, SIC partzuergoko kide gisa, ekimen horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Pentsalari, nazioarteko hizlari eta sektore arteko profesionalekin bat egin ahal izango duzu Europa sozialki berritzaile bat AZTERTZEKO eta haren SORTZAILEKIDE izateko.

Hemen eman dezakezu izena.

Programa xehatuagoa eskuratu ahal izango da laster.

Social Innovation Community (SIC) proiektuari buruzko informazio gehiago izateko, bisitatu web orri hau: https://www.siceurope.eu/

Ekitaldiarekin lotutako galderarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.