Iturria: Europako Batzordea, 2020
Konbergentzia sozioekonomikoa da Europako proiektuaren abiapuntua. Hori dela-eta, konbergentzia soziala (eta ekonomikoa) aztertzeko eta monitorizatzeko premiak interes handia hartu du Europako agenda politikoan.
Zentzu horretan, Europako Batzordeak ikerketako dokumentu bat argitaratu du konbergentziaren azterketan ikuspegi berria txertatzeko, baita neurketarako metodo bat txertatzeko ere, herritarrek bizi kalitatearen dimentsioei ematen dieten garrantzian oinarrituta. Ikuspegi horrek kontraste handia egiten du ikuspegi estandarrekin –posizio ekonomikoa eta lotutako hainbat adierazle aintzat hartzen dituzte–; horrela, bada, analista orok garrantzitsutzat hartzen dituen dimentsioak eskaintzen ditu.
Azterlan honen helburu nagusia konbergentzia alderatzea da, alde batetik, datu gordinen erabileraren eta, bestetik, dimentsioak garrantziaren adierazleekin haztatzearen arteko konbergentzia. Garrantziaren adierazleak lortzeko erabili den informazioa Europako Inkesta Sozialetik ateratakoa da. Horrela, bada, azterlanean zazpi dimentsio ezarri dira aztergai:
- Osasuna, elikadura eta etxebizitza
- Osotasun fisikoa
- Zoriontasuna
- Hezkuntza
- Ingurumena
- Jarduera politikoetan parte hartzea
- Lana eta enplegua
- dimentsioa: Lana eta enplegua
Iturria: Europako Batzordea, 2020
Emaitza nagusien arabera, azken hamarkadetan EBk konbergentzia lortu du dela dimentsio ekonomikoan, dela dimentsio sozialean. Alabaina, krisialdi ekonomikoak bat-batean eten zituen joera horiek zenbait adierazleren kasuan eta, horren ondorioz, konbergentzia ereduak geldiarazi ziren edo Estatu kideen jardunak elkarrengandik urruntzen hasi ziren.
Ikerketan ikusten denez, gauzen egoera EBn konplexua izan liteke, “konbergentzia makinaren” kontakizunak aditzera ematen duena baino askoz konplexuagoa. EBn, oro har, oso antzekoak diren herrialdeen multzo bat ikusten ari gara; horregatik, edozein desberdintasun oso garrantzitsua da, bai EB barruan, bai konparazio zabalagoak egiteko.
Erantsitako adierazleek adierazten dutenez, EBko Estatu kide gehienak bat egiten ari dira bizitzaren dimentsio garrantzitsuenetan. Alabaina, herritar asko ez dira hori horrela bizitzen ari, ezinbestean. Europako ekonomia politikoarekiko zapuzte-maila handia da, eta gizartean nahiz politikan protestako alderdi eta mugimendu berriak sortuta adierazten da zapuzte hori; hori kontuan izanik, emaitzei erreparatuta, herritarren kezkei arreta handiagoa eman beharko zaie etorkizuneko diskurtso politikoan eta politika publikoetan.
Azterlana irakurtzeko egin klik hemen