2 – Noticias, Noticias, Noticias Innovación Social, SOCIA, Uncategorized @eu //

Gizarte Berrikuntzaren Akademiako hurrengo belaunaldia elkarrekin sortzeko adituak bilatzeko deialdia

Europako Batzordearen Erasmus Plus programak batera finantzatutako proiektua da Social Innovation Academy, eta gizarte berrikuntzari buruz gauza gehiago ikasi nahi duen ororentzat erreferentziako on-line akademia izatea du xede.

Ikertzailea, irakaslea, gizarte ekintzailea, inbertitzailea edo gizarte berrikuntzaren aldaketan esperientzia duena al zara? Edo, agian, komunikazioaren arloko profesionala edo berrikuntzako gaietan interesa duen bloggerra? Zuk dakizuna jende gehiagorengana heltzea nahiko al zenuke?

Baietz erantzun baduzu, Gizarte Berrikuntzaren Akademia; jarraitu irakurtzen.

Social Innovation Academy proiektuan harro gaude nazioarteko sare bat osatu dugulako gizarte berritzaile eta ekintzaileei beren ekimenen hasierako eta hazkundeko faseetan lagundu nahi dieten adituekin. Gure aditu sarea zabaldu nahi dugu; horregatik, gizarte berrikuntzaren arloko esperientzia eta jakintza gure plataformaren bitartez partekatu nahi duten adituak bilatzen ari gara eta, bide batez, nazioartean ikusgaitasun handiagoa izatea ere lortuko dute.

Nola lagun dezakezu?

 Honela egin dezakezu ekarpena:

  • Gizarte berrikuntzarekin lotura duen eta zure interesekoa den gai bati buruzko idazki bat presta dezakezu, azterketa sakonki garatzeko, edo gaiari buruzko 8 jardunbide egoki aurkez ditzakezu. Adibide bat ikus dezakezu esteka honetan: here
  • Gizarte berrikuntzaren esparruan erreferentea den pertsona bati elkarrizketa egin diezaiokezu, gizarte berrikuntzako ekimena aurkeztu eta zer prozesu garatu duen azal dezan. Adibide bat ikus dezakezu esteka honetan: here.
  • Kasu azterketa bat aurkez dezakezu. Eskalatzeko moduko gizarte berrikuntzako ekimen bat ezagutzen duzula uste baduzu, gurekin parteka dezakezu. Kasu azterketen adibide bat aurki dezakezu hemen: here).

Interesatzen bazaizu, ez izan zalantzarik eta kontsulta ezazu deialdi honi buruzko informazio guztia link honetan.