Iturria: Europako Batzordea, 2018.

 

Hiritar zientzia tresna oso indartsu bat da ingurumena kudeatzeko, eta gai da ingurumen politiken egoera gero eta konplexuagoari buruzko informazioa emateko eta gizartearen eskaera gero eta handiagoei erantzuteko, erabaki hartze parte hartzaileago bati begira. Hala ere, ebidentzia gutxi ditugu oraindik baieztatzeko hiritar zientzia lagungarri izan daitekeela ingurumen politikak arrakastaz garatu, inplementatu, ebaluatu edo betetzeko.

 

Alde horretatik, azterlan honen xedea hauxe izan da: hots, Europar Batasuneko (EB) ingurumen politiketarako lagungarri izan daitezkeen hiritar zientzien jardueren ebidentziak ematea Europako Batzordeari.

 

 

 

 

Azterlan honen bost helburuak izan dira.

  1. Ingurumen arloko hiritar zientziaren proiektuen inbentarioa sortzea, barne hartuko duena EBko ingurumen arlo eta testuinguru geografiko eskala.
  2. Irizpideak garatzea eta ebaluatzea nola inbentarioko proiektuak lagungarri izan daitezkeen NBEren Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzeko; Ingurumen politikarako hiritar zientzia.
  3. Hiritar zientzia ingurumen politikarako lagungarri izan daitekeen baldintzak ebaluatzea, ingurumen arloko hiritar zientzian hautatutako praktikak aukeratuz eta aztertuz.
  4. Aukera eta desafio nagusien ebaluazio labur bat ematea, hiritar zientziak ingurumen politikari egin diezaiokeen ekarpena areagotzeko.
  5. Aholkuak ematea hiritar zientzia ingurumen politiken zikloaren faseetan egoki txertatzeko politikei buruz, monitoregintzarako, txostenak lantzeko eta araudia betetzeko bereziki.

 

 

Hiritar zientziaren hiru zutabe nagusi politiken zikloan: bikaintasun zientifikoa, herritarren parte hartzea eta esangura politikoa

Iturria: Europako Batzordea, 2018.

 

Emaitza gakoak

  • Hiritar zientziak ingurumen politika sendotzeko balio dezake.
  • Ingurumen arloko GJHak pisu desberdina dute ingurumen arloko hiritar zientzian.
  • Gobernuaren babesak politikak ezartzen laguntzen du.
  • Herritarren konpromisoa sendotzeak politikak ezartzea laguntzen du.
  • Bikaintasun zientifikoak politiken erabileraren irismena handitzen du.
  • GKEak gakoak dira ingurumen arloko hiritar zientzian.
  • Politiken erabilera negozio eredu jasangarrietan oinarritzen da.
  • Hiritar zientziaren ikuspegien jarraitutasuna politika babesteko.

 

“Zientziak politiken formulazioan duen zeregina aldatu egin da denborarekin, eta ziurrenik oso garrantzitsua izango da aditu teknikoen eta egitura publikoetako kideen ezagutza koprodukzioa etorkizunean erabakiak hartzeko, eta konfiantza sortzen lagunduko du”.

 

Azterlan honen arduradun dira Bio Innovation Service –Ibercivisi (ES) elkartua– eta Historia Naturalaren Museoa (Erresuma Batua), eta Europako Batzordearen argitalpenen atarian eskura daiteke ( hemen eskuragarri ).