2019ko martxoaren 15a eta 16a
Ficoba / Irun
ESTIA Teknologia Institutuak 2007an sortu zuen “Berrikuntzaren 24 orduak” ekimena, eta 24 orduko sormen eta berrikuntza topaketa batean oinarritutako ekitaldia da. Helburu nagusia aparteko zerbait esperimentatzea da, esperimentazio horretatik sinergiak sortzeko parte hartzaileen artean: enpresak, ikasleak, irakasleak, aholkulariak, ikertzaileak eta erakundeak. Bertan, sormen eta berrikuntzazko kontzeptu, produktu eta zerbitzuak garatzen dituzte (softwarea, sorkuntza artistikoa, komunikazio eta marketin kanpainak, antolamendu berria), enpresa, laborategi eta sortzaileek proposatutako gaietan oinarrituak.
2007az geroztik, 60 ediziotik gora antolatu dituzte Frantzian eta beste kontinente batzuetan (Asia, Amerika, Afrika), eta 25.000 pertsona inguru, 300 enpresa, 230 eskola eta hainbat herrialdetako 40 unibertsitate baino gehiago bildu dira horietan.
Gaia: fabrikazio aurreratua
“TransferINN” eta “Competitiv’eko” mugaz gaindiko europar proiektuen baitan antolatuko da berrikuntzaren 24 orduen mugaz gaindiko 1. edizioa, eta fabrikazio aurreratua izango du gai nagusitzat. Hau da, industrian eta etorkizuneko enpresetan (neurri guztietakoak, sektore guztietakoak, izan berritzaileak edo “tradizionalak”) prozesu aurreratuak sartzea / barneratzea / transferitzea, hala nola fabrikazio gehigarria, errealitate areagotua, material konposatuak eta robotizatze prozesuak.
Nola parte hartu
Talde batean
Ikasleek, sortzaileek eta berritzaileek talde bateko kide gisa parte har dezakete. Eman izena on-line, eta ezagutu 24 orduetako sormen giroa (antolatzaileen konturako bazkari kolektiboak gehienez 500 pertsonarentzat, animazio artistikoak, musikalak, sormenezkoak, dibertimenduzkoak…).
Proiektu bat aurkeztuta
Enpresek, enpresetako sortzaileek, laborategiek, ekintzaileek, asmatzaileek, elkarteek, GKEek… beren proiektua bidal dezakete on-line eta doan, eta 24 ordu horietan ezagutzera emango da.
Agenda
Martxoak 14. Hitzaldi zikloa: Gehigarri metalikoen fabrikazioaren erronkak eta aukerak.
Martxoak 15-16. Berrikuntzaren 24 orduak.
Berrikuntzaren 24 orduak
Webgune ofiziala: https://24h.estia.fr/en/