Data: Maiatzak 29, Astelehena
Ordua: 09:00 – 11:30 (1,5 Ordu)
Non: Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU). Elvira Zipitria, Ondarreta pasealekua 18. Donostia-San Sebastián
Ekitaldiaren nondik-norakoak:
Ikasketa prozesuek, lanpostuari dagozkionak bereziki, berrikuntzari mesede berezia egiten diote. Bizitza osoan zehar ikasitakoa, eta batez ere helduzaroan ikasitakoa eremu estrategikoak dira langileak berrikuntzaren inplementazioan sartzeko eta kanpoko ezagutza-iturriak integratzeko. Lanpostuan egiten den ikasketa berrikuntzaren osagaia integrala da; hori horrela ematen da eskumen eta gaitasun berrien batuketa eta egokitzapenaren bidez, eta aukera eta erronka berriak sortuko dituzte antolaketari dagozkion jarduerei eta lanaren antolaketarako eredu berrien egituraketari begira.
Ekonomiaren beharretara egokituta, lanerako eskumenak eta gaitasunak sortzea prozesu dinamiko bat da, eta prozesu horrek lan merkatuei zuzendutako hezkuntza eta formakuntza gehiago eskainiko duten politikak behar ditu, zalantzarik gabe. Digitalizazioaren eta automatizazioren garaia hauetan behar diren konpetentzietan ematen den desoreka leuntzeko helburuak, aurrea hartzen jakingo duten estrategiak eta estrategia integratzaileak behar ditu.
Ikasketa prozesuen inguruko solasaldia
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Diputatua (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Ainhoa Aizpuru Murua
Lanbide Heziketako sailburuordea. Eusko Jaurlaritza (Euskal Herria)
Jorge Arévalo
Jorge Arevalo Lanbide Heziketarako sailburuordea da Eusko Jaurlaritzan, nondik Euskal Herriko Lanbide heziketa sistemaren ildoen plangintza definitzen den. Sailburutzak Euskal Lanbide Heziketaren plana garatzen du, bizitza osoan zehar ikasteko akzioek diseiñua, eta sistemaren kalitate, ordenazio, erreforma eta berrikuntza segurtatzen ditu halaber. Posizio hauetatik parte hartu, garatu eta aurkeztu izan ditu Lanbide Heziketa Programa Nazionala, edota Euskal Lanbide Heziketarako Planak. Sailburuordeak halaber garatu ditu Lanbide Heziketarako Zuzendaritza (1995-2001) edota Lanbide heziketa eta etengabeko ikastearen sailburuordetza (2001-2005) Eusko Jaurlaritzan; zein Hezkuntza Ministerioaren Lanbide Heziketarako Zuzendaritza Nagusiaren aholkulari lanak (2008-2011).
Lanaren eta Enpleguaren Gizarte Berrikuntzako Irakasle Emeritua. Radboudeko Unibertsitatea (Herbehereak)
Frank Pot
Frank Pot (soziologoa) Lanaren eta Enpleguaren Gizarte Berrikuntzako Irakasle Emeritua da Nijmegeneko Unibertsitatean, Herbehereetan. Egun Ikerlari Seniorra da TNOn (Holanda) Prebentzioa, Lana eta Osasuna / Lana eta Enplegurako; EUWINeko Aholkularitza Kontseiluko kidea (European Workplace Innovation Network), Europako Batzordeko Industria Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta (2013-2017); SI DRIVEko Zientzia-Aholkularitza Komitean kidea (Social Innovation Drive for Change, 2014-2018); QuInnE (Lan onaren eraginaren ondorioak ulertzeko sustapena, 2015-2018) komitean kidea; Workplace Innovation Europe Limited-eko (Dublin) Zuzendari ez exekutiboa; eta EU-OSHA (Bilbao) Europako Agentziaren proiektuan parte-hartzailea “Foresight of new and emerging occupational safety and health risks associated with information and communications technologies and work locations by 2025’ (2015 – 2017)”. Horrez gain, zientziari eta politikari buruzko artikuluak idatzi ohi ditu, eta aditu gisa aritzen da sindikatu, enpresa-elkarte, gobernu eta europar agentzientzat. Herbehereetako Zientziako ikerketa aplikatuaren Erakundean (TNO) zuzendaria izan da honako programa hauetan: “TNO Bizitza Kalitatea” (2005-2007), eta “TNO Lana eta Enplegua” (1996-2005). 1991etik 1999ra bitartean, Lana eta Teknologiako irakaslea izan zen Leidengo Unibertsitatean (Holanda). Email-a: frank.pot@ardan.demon.nl