Sinnergiak Social Innovation UPV-EHU Kultura eta Sormen Industrien Ikerketarako Nazioarteko III. Konfenrentzian parte hartu zuen, maiatzaren 22an eta 23an, Antwerp Management Schoolek (Anberesko Unibertsitatea) eta HKU/Utrechteko Anberesko Unibertsitateak (Belgika) antolatuta.
“Entrepreneurial spirit, knowledge institutios and urban environment” izeneko hitzaldian, “Unibertsitate erlazionala: gizarte berrikuntza eta KSIen gaitasun ekintzaileak” izenburua duen artikulu akademikoa aurkeztu zen. Artikulua Sinnergiak Social Innovationeko ikerlariak diren Javier Castrok eta Alfonso Uncetak egina da, eta Transcreativa europar proiektuaren esperientzia eta unibertsitatearen eredu erlazionala jasotzen du; “Beyond Frames” liburuan argitaratu da, eta bertan espiritu ekintzaileari, hiri testuinguruari eta ezagutzaren erakundeei buruzko ikerketen bilduma bat jasotzen da.