Noticias Innovación Social, Uncategorized @eu //

Sinnergiak Estatuko Gizarte Berrikuntzaren Sarearen abiapuntuan

cocnferencia_isirc--POST_sinnergiak

Sinnergiak Social Innovation UPV/EHUk Gizarte Berrikuntzari buruz 2014ko maiatzaren 19an egin zen Workshopean parte hartu zuen, Madrilen, Herri Administrazioaren Institutu Nazionalak antolatuta (INAP).

Topaketan Coruñako Unibertsitateko, Logroñoko Udaleko, Malagako Diputazioko, Madrilgo Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko Sinnergiak Social Innovationeko ordezkariek parte hartu zuten.
Workshoparen helburua estatu mailan Gizarte Berrikuntzaren Sare bat abiarazteko oinarriak ezartzea zen.

Workshopean bi aurkezpen egin ziren sarearen oinarriak finkatzeko. Lehenengoak INAPek gizarte berrikuntzaren euskarriak emateko estrategiak landu zituen, eta bigarrenak, berriz, Sinnergiak Social Innovationek proposatuta, neurri eta ezaugarri desberdinetako hirietan gizarte berrikuntza neurtzeko Urban Social Innovation Index (Urbansindex) estrategiaren eredua eta hori garatzeko estrategia jorratu zuen. Sareak protokolo bat garatuko du, hiri mailan gizarte berrikuntzako aliantzak edo nodoak egituratu ahal izateko, sektore publikoaren, sektore akademikoaren eta sektore pribatuaren partaidetzarekin.

Workshopean hiriaren esparruan gizarte berrikuntzak bere ikerketa eta dinamizatze jarduerak garatzeko behar duen sarearen oinarri kontzeptualak aurkeztu ziren. Sareak bideratu beharreko ahalegin kontzeptual eta metodologikoetako bat izango da eredu bat garatzea, administrazio publikoa gizarte berrikuntza mapeatzeko eta neurtzeko sistemetan integratzeko gai izango dena. Helburua ez da soilik gizarte berrikuntzaren prozesu, produktu eta inpaktuei buruzko adierazleak lortzea, baizik eta horien joerei eta estrategiei buruz informatzea ere, gizarte berrikuntzako hiri eta eskualde mailako politikak bultzatzeko.