Iturria: Europako Batzordea

 

Europako Gizarte Ekonomiaren Eskualdeak (ESER) egitasmoaren helburua da herritarrak kontzientziatzea eskualde eta toki mailako gizarte ekonomiari buruz, eta pixkanaka eraikitzea gizarte ekonomiaren stakeholderren eskualde eta toki mailako sareak. Egitasmo honek biltzen ditu gizarte ekonomiako enpresak, gizarte berrikuntzako eragileak eta politika publikoen formulatzaileak, gizarte ekonomiaren balio erantsia eta onurak sustatzeari begira.

Honako hau ESER programaren bigarren edizioa da, eta EBko eskualde eta toki mailako agintari publiko guztiak gonbidatu dira beren proposamenak aurkeztera, eskualde edo toki mailako jarduera bat antolatzeko, 2019ko urtarrilaren 31 baino lehen.

 

Jardueraren helburua

Jardueraren helburua da elkarteak eta sare eraginkorrak sortzea gizarte ekonomiaren eskualde eta toki mailako stakeholderren artean. Antolatzaileek nahieran egitura ditzakete jarduerak, formatuari, iraupenari eta lekuari dagokienez (adibidez, egun erdiko tailerra, mahai ingurua, etab.).

 

Batzordearen laguntza

Batzordeak laguntza emango die eskualde eta toki mailako jarduerei, honako modalitate hauen arabera:

  • Batzordeko aditu bat eskaintzea jardueran parte hartzeko, eztabaida gai/hizkuntza baten arabera.
  • Europako Gizarte Ekonomiaren Eskualdeen ekimenari lotutako bereizgarri bisual bateratu bat ematea.
  • Jarduerak sustatzea.

Europako Batzordeak ez du finantza laguntzarik emango eskualde/toki mailako jardueretarako.

 

Nola aplikatu?

Bidali jarduerari buruzko aurkezpen dokumentu labur bat helbide honetara: GROW-SOCIAL-ENTERPRISE@ec.europa.eu

Azken eguna: 2019ko urtarrilaren 31

 

Deialdiari buruzko informazio xehea jasotzeko: hemen

 

Europako Gizarte Ekonomiaren Eskualdeak 2018 egitasmoari buruzko informazioa lortzeko:

https://ec.europa.eu/growth/content/european-social-economy-regions-2018-pilot_es