Noticias, Noticias Innovación Social, STUDENTS4CHANGE, Uncategorized @eu //

HABIAN DAUDE IRAKASLEENTZAKO GIZARTE BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZAN TREBAKUNTZA KURTSOAK STUDENTS4CHANGE PROIEKTUAREN MARKOAN

Students4Changek  bi fasetan bananduriko trebakuntza programa bat aurkeztu du: lehenengoan, maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 20an bukatuko dena, mintegi online multzo bat eskeiniko da.

Erasmus Plus programaren barruan Europar Batzordeak, goi hezkuntza indartzeko bere bigarren ekintzaren markoan, finantzatutako Students4Change proiektuak helburu du akademian ekintzailetza eta gizarte berrikuntza sustatuko duten hezkuntza ereduen garapena.

Helburu hori lortze aldera, Students4Changek  bi fasetan bananduriko trebakuntza programa bat aurkeztu du: lehenengoan, maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 20an bukatuko dena, mintegi online multzo bat eskeiniko da. Bigarrenean, Brasilgo Porto Alegre hirian uztailean egingo den aurrez aurreko trebakuntza kurtso bat antolatuko da.

 

Internet bitartez egingo diren kurtsoekin hasiera ematen zaio trebakuntza programari, zeinen bitartez latinoamerikako 50 unibertsitate irakaslek euren gizarte berrikuntza eta ekintzailetza tenika eta lanabesetan ezagutzak sakondu egingo dituzten, esparru horietan izandako esperientzia eta ideiak elkarbanatzen dituzten bitartean.

Internet bidezko kurtso hauek Students4Change proiektuaren web orrialdearen bitartez egingo diren 8 sesioren bitartez emango dira. Sesio hauetan landu egingo dira besteak beste:

  • Gizarte berrikuntza eta ekintzailetza soziala goi mailako ikasketen parte moduan.
  • Gizarte berrikuntza eta ekintzailetza soziala. Unibertsitateen etorkizuna eraikitzen.
  • Komunitatea gizarte berrikuntzan eta ekintzailetza sozialean inplikatzeko tresnak.
  • Gizarte berrikuntza proiektu eta ekimenen inpaktuaren ebaluazio prozesuaren garrantzia.

Saio bakoitzak, zeinek 90 minutuko iraupena izango duen, bertan landu diren gaiak deskribatzen dituen dokumentu teoriko bat izango du, beste formatu batzuetako edukiez gainera, hala nola bideoak, argitalpenak edo web orrialdeak.

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) paper zentrala du Students4Change proiektuaren trebakuntza lanen antolaketa prozesuan, eta zehazki, maiatzaren 23an eta 30ean egingo diren internet bidezko 2 mitengiren diseinu eta ebaluaketa prozesuan.

Students4Change proiektuaren inguruan gehiago jakiteko, bisitatu Students4Change proiektuaren web orrialdea.