Data: Maiatzak 8, Astelehena
Ordua: 09:00 – 11:30 (1,5 Ordu)
Non: Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU). Elvira Zipitria, Ondarreta pasealekua 18. Donostia-San Sebastián
Ekitaldiaren nondik-norakoak:
Langileen partaidetza enpresan gertatzen diren aldaketen gestioan hainbat sistema eta mekanismo hartzen ditu, hala nola, negoziazio kolektiboa, informazioa eta kontsulta edota kodeterminazioa.
Hori dela eta, gaur egungo markoaren egoerari buruzko gogoeta egitea funtsezkoa da, baita enpresei gure errealitate sozialean eta ekonomikoan ongi moldatzen lagunduko dieten erregulazio-eredu berriak bilatzea ere, elkarrizketa sozialean oinarritutako konponbide berritzaileak lortzeko, beti ere.
Arauen eremua – Erregulazio inguruko solasaldia
Presidentea. Lan Harremanen Kontseilua (LHK) (Euskal Herria)
Tomas Arrieta
Tomas Arrieta aritu izan da funtzionario eta abokatu gisa lan egiten, bereziki lan zuzenbidearen eta segurtasun sozialaren esparruetan. Oposaketak aterata, Gizarte Segurantzako Administrazioaren Legelari lantaldean sartu baino lehen, buruzagia izan zen Arabako Gizarte Segurantzako Lege-aholkularitzan, eta geroago abokatu gisa egin zuen lana, enpresei eta Herri Administrazioari lan zuzenbidearen esparruari buruz aholkularitza ematen. Egun Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Harremanen Kontseiluko presidentea da. Erakunde hau sindikatu eta enpresaburu konfederazioen arteko elkarrizketa eta topaketa gunea da, eta akordioak sustatzen ditu, negoziazio maila guztietan laguntza eskaintzen du eta azterlanak egiten ditu, Euskadin egoera soziolaboralaren bilakaera aztertzeko. Lan Harremanetako eta Negoziazio Kolektiboko irakaslea izan da Deustuko Merkatal Unibertsitatean, eta egun lan harremanen eta negoziazio kolektiboaren arloko moduluak ematen ditu Giza Baliabideei buruzko masterrean eta EIMB masterrean (European International Business Management) Deusto Business Schoolen.
Enpresa-zuzenbidea Saileko Zuzendaria. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) (Euskal Herria)
Juan Pablo Landa
Juan Pablo Landa EHUko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna da, eta EHUko Enpresa-zuzenbidearen Saileko zuzendaria. Ikerlanak egin ditu, denboraldi ezberdinetan, honako unibertsitate hauetan: Bordele, Sorbona, Bolonia, Londreseko Unibertsitateko LSEn, eta Cornelleeko Unibertsitateko NYSSILRn. Ikerkuntzaren arloan, bere ibilbidean, honako gai hauekin lan egin du: enplegu publikoa, enpresen berregituraketa, sindikatuen jardunbidea, enplegu politikak eta komunitateko zuzenbide soziala, besteak beste. Nazioarteko laboristen sarearen partaidea da: Labour Law Research Network.