Uncategorized @eu //

Maiatzak 15 Lurralde Garapena – GIPUZKOA WORKPLACE INNOVATION 2017

Maiatzak15-600x400

Data: Maiatzak 15, Asteazkena

Ordua: 09:00 – 11:30 (1,5 Ordu)

Non: Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU). Elvira Zipitria, Ondarreta pasealekua 18. Donostia-San Sebastián

Ekitaldiaren nondik-norakoak:
Eskualde eta lurraldeen garrantzia berrikuntza prozesuetan erdigune lanak egiteko duten gaitasunean datza, eta erdigune baldintza horretan lotzen dira aukera ekonomikoak, teknologikoak, giza baliabideak eta kultura. Eragile ezberdinen parte-hartzea errazten eta bultzatzen duten sare inteligenteak bailiran erabiltzen den lurraldetasunaren kontzeptualizazioak esperientziak partekatzea, esperimentazioa eta ikasketa oinarri harturik egiten diren ekimenak inplementatzeko aukera ematen du.

Horrek guztiak estrategia berrien ereduak sortzea eskatzen du, jasangarritasunaren bidez politika publikoen eremua berriz diseinatu ahal izateko, elkarrizketari, ekimen gogoetatsuari eta berrikuntzari arreta berezia jarrita.

 

Lurralde Garapenaren inguruko solasaldia

PETER-1

Zuzendaria. European Workplace Innovation Network / Workplace Innovation / UKWON (Erresuma Batua)

Peter Totterdill

Peter Totterdill eta lan egiteko moduen eta testuinguruen berrikuntza elkarren sinonimoak dira. Goi-mailako lan-etekina eta lan-bizitzaren kalitatea bateratzen dakiten enpresajardunbideen defendatzaile porrokatua da. Ikerkuntzaren, politika ezberdinen, aholkularitzaren, hitzaldien eta eragileen alorreko bere ibilbidean bada nagusitzen den ezaugarri bat: garapen akademikoaren eta ekintzaren arteko zubi-lana egiten jakin izana. Hala ere, bere ibilbide profesionalean oraindik hoberena bizitzeko duela uste du eta, hasi, 1990ean hasi zen aldaketaren gestioa erakundeetan eta enpresetan lantzen. Horrekin batera, lanaren antolakuntza hobetzeko helburuarekin ari den Europa mailako mugimenduaren sortzaileetako bat da, (EUWIN – European Workplace Innovation Network), proiektu-sare bat Europar Batasunak bultzatzen duena. Peter Totterdill irakaslea da Kingstongo Unibertsitatean (Londres), Ikerlari Seniorra Bath-ko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Irakasle Afiliatua Mykolas Romeriseko Unibertsitatean (Lituania). www.goodworkplaces.net

Clare-1

Workplace Innovation Arduraduna. Scottish Entreprise (Eskozia)

Clare Alexander

Scottish Enterprise (SE) Eskoziako Gobernuak bultzatzen duen Garapen Agentzia da. Eskozia berrikuntzan eta goi mailako produktibitatean liderrak diren herrialdeen mailan kokatzea du bere helburua, nazioarteko merkatuetan lehiakortasuna bultzatzeko asmoz, eta balio erantsi handiko produktu eta ondasunen hornidura egitera bideratuta. Helburu horiek lortzeko, SE norabide aldaketa bat lantzen ari da Eskoziako gaitasun produktiboan. Clare Alexandre zuzendaria da Scottish Enterprise agentzian, eta lan egiteko moduen eta testuinguruen berrikuntza bultzatzeko asmo horretan arduradun nagusia. Horrekin lortzen dena da izaera anitz, konprometitu eta talentuduneko indar produktiboaren probetxurik handiena ateratzea, baita enpresan jardunbide bidezkoak, zintzoak eta jasangarriak areagotzea ere.