Noticias Innovación en las Formas de Trabajo //

WORKPLACE INNOVATION SARE EUROPARRAREN ETORKIZUNA (EUWIN)

Europako Workplace Innovation posizio-txosten batera begira

2012an, Europako Batzarrak ekimen berri baten berri eman zuen, Europako lan modu eta testuinguruen berrikuntza garatu eta sustatzeko sare baten sorrera. Hala, Europan interesa zuten alderdi guztiak batzen zituen kanpaina bati hasiera eman zitzaion, Dortmund-Brusela adierazpena barne, EBko agintari politikoek lan modu eta testuinguruen berrikuntza Europa 2020 helburuen eragile garrantzitsua zela aitortzeko.

Workplace Innovation sare europarrak (EUWIN), TNO eta Workplace Innovation LImited-ek zuzendua, babes finantzarioa jaso zuen 2013tik 2016 amaiera bitartean. Hainbat arrakasta izan ditu eta herrialde ezberdinetako kideekin egin du lan, lan modu eta testuinguen berrikuntzan kontzientziazioa landu, baliabideak lortu eta berrikuntza bultzatzeko gaitasunak garatzeko. EUWINeko jakintza bankua ikerlari eta profesionalen baliabide garrantzitsua bilakatu da eta, gaur egun, artikuluak, azterketa kasuak eta tresna praktikoak elkarbanatzen jarraitzen dute, milaka jarraitzaile dituzten aldizkako buletin eta sare sozialen bitartez.

Europar Batasunaren babes finantzarioa amaitu da, baina lan modu eta testuinguruetan berrikuntza bultzatzeko ahaleginak darrai. Azken urteotan eraiki den sareak EUWIN sostengatzen jarraituko du, pertsonek zioarekin konprometituta jarraitzen baitute.

Aldi berean, garai berri honek Europako lan modu eta testuinguruen berrikuntza berriz hausnartzea eskatzen du. Gauza asko lortu dira, baina oraindik asko dago egiteko. Dortmund-Brusela adierazpena berrikusteko ordua da, eta epe laburrean beste posizio-txosten bat egingo da Europako lan modu eta testuinguruen berrikuntzan dauden xede partekatuak azaltzeko. Europako Batzarrarekin eta gainerako alderdi interesatuekin elkarrizketa bultzatzea da helburua, ikuspegi bateratua sortzen laguntzeko.

 

Zure laguntza beharrezkoa da!

Hemen galdera sorta bat aurkituko duzu eta zure erantzunek posizio-txostenari forma ematen lagunduko die. Mesedez, erantzun erantzuteko gai sentitzen zaren galdera guztiei.

Txostena idazten denean, berriz ere zabaldu egingo da eta laguntza eskatuko dizute. Gero zure izena sinatzaileen artean agertuko da.