Nestako Inteligentzia Kolektiboaren Diseinurako Zentroak txosten berri batean aztertzen du nola uztar daitezkeen giza adimena eta makinak gizarte-erronken aurrean irtenbide berritzaileak garatzeko.

Internetek adimen kolektiboa deritzona ugaritzea ahalbidetzen du. Adimen kolektibo horren arabera, gizakiak adimentsuago bihurtzen dira makinek laguntzen dietenean. Plataforma digitalek eskaintzen dituzten datuak aztertzeko, biltzeko eta partekatzeko teknikak eta onlineko lankidetza-moduak lagungarriak izan daitezke pertsonak eta haien ezagutza mobilizatzeko, arazoak identifikatzeko, konponbideak garatzeko eta elkarlanean ikasteko.

Zalantzarik gabe, adimen kolektiboa deitutakoak gure zerbitzu publikoak hobeak eta inklusiboagoak izan daitezen lagun dezake, eta hori da edozein erakundek XXI. mendeko arazoei irtenbideak aurkitzeko pentsatzen duen modua.

Txosten hau ingelesez deskarga daiteke, doan:
https://www.nesta.org.uk/report/using-collective-intelligence-solve-public-problems/